Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza edo itxaropenaren alde borrokatzeko erronka

Resumen

Zibilizazio-krisiaren testuinguruak agerian uzten du trantsizio emantzipatzaile bat bultzatu behar dela, bizimodu duina eraikiko bada eta gizarte- eta ingurumen-justizia lortzeko xedeak gauzatuko badira. Erronka horri aurre egiteko gai izango den ikuspegi gisa aurkezten da, hain zuzen ere, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza. Testua gaur egungo egoeraren irakurketa kritikotik abiatzen da, eta garapen kapitalista, patriarkala eta koloniala jotzen dira krisiaren erantzuletzat. Menderakuntza-egitura sinbiotiko horiek haren erreprodukzioa ziurtatzen dute, indibidualizazioaren eta despolitizazioaren bidezko estrategiak hedatuz. Jarraian, hezkuntzaproposamen horren ezaugarriak azaltzen dira, eta azpimarratzen da zein premiazkoa den ordena nagusia desikastea eta ekimen emantzipatzailearen giltzarriak eskaintzea: begirada feministak, komunitatearen eraikuntza, askotariko subjektuen arteko elkarrizketa eta egituraketa… Ondoren, adibide global eta tokiko batzuk ematen dira, praxi askatzailearen ideiaz jabetzen laguntzen duten eta dagoeneko martxan dauden esperientzia eraldatzaileak erakusten dituztenak. Atal honen adibide dira borroka feministak, arrazakeriaren aurkakoak, nekazarienak eta eskubideen aldekoak. Azkenik, epe ertain eta luzeko hezkuntza-ekintza inspiratzeko iradokitzailetzat jotzen diren eraikuntza kolektiboko espazioetan eztabaidatutako ildo estrategiko batzuei heltzen zaie berriro ere.


The context of the civilisational crisis highlights the need to promote an emancipatory transition for the construction of a dignified life and the achievement of the goals of social and environmental justice. Education for Social Transformation is presented as a vision capable of meeting this challenge. The text starts from a critical reading of the current situation and considers capitalist, patriarchal and colonial development to be responsible for the crisis. These symbiotic structures of subordination ensure their reproduction through the expansion of strategies of individualisation and depoliticisation. The characteristics of this educational proposal are set out below, emphasising the need to unlearn the dominant order and to provide the keys to the emancipatory initiative: feminist perspectives, community building, dialogue and structuring between different subjects… Next, we provide some global and local examples that raise awareness of the idea of liberatory praxis and show transformative experiences already underway. Examples in this section are feminist struggles, struggles against racism, farmers and rights defenders. Finally, some of the strategic lines discussed in the spaces for collective construction are taken up again, which are considered to inspire educational action in the medium and long term.

Índice

1. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza edo itxaropenaren alde borrokatzeko erronka

2. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren definizioa eta ezaugarriak

2.1. Kapitalismoa desnaturalizatzea
2.2. Izateko, ikasteko eta jarduteko modu koloniala desikastea
2.3. Feminismo kritikoak eta intersekzionalitatea
2.4. Askotariko subjektuen arteko harremana, elkarrizketa eta artikulazioa
2.5. Eraikuntza komunitarioa. Kolektiboaren eta komunitarioaren zentzua berrikastea
2.6. Gizarte-aldaketako prozesuetan parte-hartzea 19

3. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, abian den prozesua

3.1. Borroka feministen ekarpen pedagogikoak
3.2. Elikadura-subiranotasunaren aldeko mugimenduaren ekarpen pedagogikoak
3.3. Giza eskubideen aldeko borroken ekarpen pedagogikoak
3.4. Arrazismoaren aurkako mugimenduaren ekarpen pedagogikoak
3.5. Ekarpen pedagogikoak Unibertsitate kritikoaren proposamenetan

4. Ondorio gisa. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren erronkak eta iradokizunak

Bibliografia

Comentarios

No hay comentarios sobre esta publicación.

Escribe tu comentario

 
NOTA: El comentario será visible después de la aprobación por parte del responsable de la web.