Nazioarteko merkataritza globalizazioaren garaian: aurrekariak, ezaugarriak, arauak, eztabaidak, eta ingurumariak
- 1821
- 317
Lan honek nazioarteko merkataritza-harremanak aztertzen ditu, bai ikuspegi teorikotik zein instituzionaletik, eta baita denboran zehar hainbat iturri estatistikok emandako datuen analisiaren bidez ere. Horrela, kapitulu hau hiru ataletan egituratzen da. Lehenik eta behin, nazioarteko merkataritzaren eremuko teoria eta eztabaida desberdinen errepaso historiko labur bat egiten da, eta horri buruzko jarrera desberdinak azaltzen dira. Jarraian, nazioarteko merkataritza-harremanen ezaugarri nagusiak eta horien banaketa geografikoaren joera nagusiak erakusten dira.
Halaber, balio-kate globalek azken hamarkadetan hartu duten protagonismoa azpimarratzen da. Azkenik, nazioarteko merkataritzaren esparru instituzionalaren aurrekariak azaltzen dira, bai eta haren egungo konfigurazioa ere, 1995. urteaz geroztik Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) sorrerak markatutakoa; eta, aldi berean, nazioarteko merkataritzaren agenda aldeaniztunari lotutako gai eztabaidagarrienak nabarmentzen dira, bai eta agenda horretan dauden inkoherentziak eta asimetriak ere.
1. Merkataritzaren inguruko teoriak eta eztabaidak
2. Nazioarteko merkataritzaren egungo ezaugarriak
2.1. Banaketa geografikoa
2.2. Banaketa sektoriala
2.3. Balio-kate globalak
3. Esparru instituzionala
3.1. Aurrekariak: GATT eta bere printzipioak
3.2. Munduko Merkataritza Erakundea (MME)
3.3. Nazioarteko merkataritzaren benetako erregulazioa: liberalizazio asimetrikoa eta jabetza intelektualaren babesa
4. Ondorioak
Kapitulua egiteko erabilitako bibliografia