Logo Hegoa
Portada Eragin politikoa erbestetik: Kolonbiako Egiaren Batzordearen ondarearen defentsan

Eragin politikoa erbestetik: Kolonbiako Egiaren Batzordearen ondarearen defentsan

Red Exilio en apoyo al Legado (REL) de la CEV en Europa, Hegoa, Bilbao, 2023
  • 23
  • 6

Laburpena

Kolonbiako Egiaren Batzordeak (CEV) 2022an argitaratu zuen Azken Txostena: Etorkizuna badago, egia baldin badago (Informe Final: Hay futuro si hay verdad). Alabaina, oraindik zain daude, erbestea Kolonbiako gatazka armatuaren gertaera biktimizatzaile gisa noiz onartuko. Biktimek, subjektu politikoak diren aldetik, beren eskubideak berma daitezen eskatzen jarraitzen dute; baina, aldi berean, gizarte zibilaren parte diren aldetik, presioa egiten dute gertatutakoak ez errepikatzeko gomendioak bete daitezen, bizikidetza baketsurako ezinbesteko oinarriak baitira.

Horretarako, CEVi esker sortutako konfiantza-sareari aktibo eusten ahalegindu dira erbesteko biktimak. Laguntza-talde gehienek (nodoek eta internodalek) CEV aurreko misioak eta jarduerak berrartu dituzten arren, Europan loturak eta lan komuna hor daude oraindik, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Erbesteko Sarearen (REL) baitan. Sare hori 2023ko apirilean eratu zen, Bilbon, Hegoa Institutuaren laguntzarekin antolatutako nodoen arteko azken topaketan.

RELek lau ekintza-ildo ditu: intzidentzia/mobilizazioa, komunikazioa/dibulgazioa, ikerketa/prestakuntza eta psikosoziala. Hala, eragin politikoaren inguruko jarduera indartzeko asmoz, Erbesteko eragin politikoari buruzko mintegi birtuala egin zuten 2023ko irailaren 27tik 29ra.

Ikasteko espazio praktiko eta ireki bat sortzeko, Amerikako eta Europako laguntzataldeak gonbidatu zituzten parte hartzera eta, tailerraren metodologia errazteko, 25 pertsonako talde bat osatu zuten. Nodo hauetako ordezkariek hartu zuten parte: Danimarka, Florentzia, Erroma, Norvegia, Valentzia, Katalunia, Euskadi, Belgika, Alemania, Paris, Suitza, Kanada eta Costa Rica. Talde internodal hauek ere hartu zuten parte: Generoa, Etnia, Ikerketa eta Desagertutako pertsonen senideak. Migrazio-eremuetako eragin politikoari, nazioarteko babesari eta Kolonbiako gatazkaren biktimen eskubideei buruz eskarmentu handia duten hizlariek eta pertsonek garatu eta moderatu zituzten mintegiko gaiak.

Horrekin bat, mintegian landutako gaiak laburbildu ditugu dokumentu honetan. Lehenik, CEVen ondarearen aldeko eragin politikoa: gomendioen egoera, Jarraipen eta Monitorizazio Batzordearen arabera; eta Estatu Batuetan, Europar Batasunean eta NBEn eragiteko espazioak. Bigarrenik, eragin politikoa kabildeoaren bidez: eragin politikorako plan bat diseinatzeko estrategiak eta kabildeo-ekintza bat diseinatzeko estrategiak. Eta, hirugarrenik, eragin politikoa auzi estrategikoaren bidez: auzi estrategikoaren nondik norakoak, genero-ikuspegia auzi estrategikoan, eta, azkenik, ikuspegi psikosoziala auzi estrategikoan. Jarraian, puntu horietako bakoitza sakonago aztertuko dugu. Amaieran, mintegiaren hiru egunetan azaleratutako ondorio nagusiak bilduko ditugu.


Aurkibidea

Sarrera

1. Eragin politikoa, Kolonbiako Egiaren Batzordearen ondarea zabaltzeko eta ezartzeko

2. Kabildeoaren bidezko eragin politikoaren aurrerapausoak

3. Eragin politikoa auzi estrategikoaren bidez 

Ondorioak


Gako-hitzak