Logo Hegoa
Portada Garapen jasangarriaren oinarri esentzialistak. 2030 Agendaren inguruko gogoeta filosofikoa

Garapen jasangarriaren oinarri esentzialistak. 2030 Agendaren inguruko gogoeta filosofikoa

Hegoa, Bilbao, 2024
hegoak zabalduz (35)
2530-6561
  • 208
  • 7

Laburpena

Filosofiaren jarrera erreflexiboak ekarpen interesgarriak egin ditzake garapen jasangarriaren inguruan azken hamarkadetan sortu diren debateetan. Hegoak Zabalduz-en ale honetan, garapen jasangarriaren oinarri esentzialistak aztertzen dira eta horiek praktikan sortzen dituzten arazoak azaltzen dira. Gogoeta filosofiko honi oinarri enpirikoa emateko, zenbaki honek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren diskurtsoa aztertzen du. Analisiak hau erakusten du: 2030 Agendak mendebaldean tradizionalki hegemonikoak izan diren kategoria eta aurreiritziak erabiltzen ditu errealitatea ulertzeko, eta horiek murriztu egiten dute NBEk arazoen konplexutasuna ulertzeko duen gaitasuna. Murrizketa hori gainditzeko perspektiba erlazionalak duen gaitasuna ere erakusten da testuaren bukaerako zatian.


Aurkibidea

1. Filosofia eta garapen jasangarria

2. Ontologia esentzialista vs ontologia erlazionala

2.1. Zer da ontologia?
2.2. Ontologia esentzialista
2.3. Ontologia erlazionala

3. Garapenaren oinarri esentzialistak eta NBEren 2030 Agenda

3.1. Garapena: gizakiaren potentziala gauzatzea
3.2. Orain gatazkatsua eta etorkizun ideala
3.3. Esentzialismoa, normatibitatea eta boterea

4. Ba al dago alternatibarik?

4.1. Historia lineala vs konplexutasun kontingentea
4.2. Gatazka: desagerrarazi edo kudeatu?
4.3. Boterea eta politika

5. Posible al da agenda global erlazional bat diseinatzea?

6. Bibliografia


Gako-hitzak