
- 203
- 29
Zientzia-esparruaren zati handi bat ere kutsatu duen mundu kapitalista honetan, ikerketa konprometitua analisi kritikorako eta eraldaketarako tresna bat da, pertsonak eta haien beharrak erdigunean jartzen dituena, eta ikerketa hegemonikoaren joera merkantilista eta estraktibistei aurka egiten diena. Ikerketa konprometitua ez da mugatzen errealitatea behatzera eta aztertzera; aitzitik, gizarte-prozesu emantzipatzaileen barnean sartzen da, eta lurraldeetan antolatuta dauden subjektuekin nahasten da, bizitzeko alternatiba duinen bila. (…)
Ikerketa konprometitua printzipio etikoetan eta justizia sozialeko printzipioetan oinarritzen da, eta bere asmoa komunitateak ahalduntzea da, dituzten jakintzak eta esperientziak errespetatuz eta horien balioa nabarmenduz; horretarako, konfiantzazko harreman horizontaletan oinarrituta lan egiten du, unean uneko arazo premiazkoenak identifikatzeko eta haiei erantzuteko. Elkarlana oinarri duen ikuspegi horrek, ikerketaprozesua aberasteaz gain, emaitzak guztion onerako aproposak izango direla ere bermatzen du.
Editoriala
Sakonean
Solasean
Ekin lanari
Begirada konprometituak
Matxino artean