Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Liburu hau, ororen gainetik, batez ere irudien bidez gizartearen desberdintasunei buruzko informazio kantitate handia aditzera ematera zuzenduta dago. Grafikoen eta mapen bidez Edward Tufte-k proposatutako aurkezpen bisualetarako ezarritako arauak (zorrotzak) jarraitzeko saiakera egiten da. Gaztelerazko jatorrizko argitalpena Bartzelonako Intermon-eko nire lagun Ignacio de Senosillaren proposamen batetik sortu zen, testuak eta irudiak tartekatzearen teknika berbera erabiltzen duen Rudolf Strahm-en liburu bat eguneratzeko proposamenetik hain zuen ere. Liburu horretan zein honetan, garrantzitsuenak irudiak dira.
Oraindik munduko berdintasunen eta desberdintasunen inguruko galderei erantzuteko nahiko datu izatetik oso urrun gaude. Hala ere liburu hau burutzea posible izan da eskuragarri ditugun datu ugariei esker, asko osatugabeak diren arren, nahikoa esanguratsuak direlako. Egunen batean, azken mende laurdenean munduko desberdintasun osoari buruzko datu nahikoak izatera iritsiko bagina, ia ziur desberdintasuna hazi egin dela ikusiko genuke. Hala ere, garrantzitsuena ez da datuok edukitzea edo ez edukitzea, zeren eta gaur egun ikus ditzakegun desberdintasun anitzek, iragan hurbilean edo urrunean areagotu edota murriztu ote diren alde batera
utziz, berez onartezinak diren injustizia sozialak erakusten dizkigute. Lan honek irakurleari gai horien inguruan eztabaidatzerako orduan informazio gehiagoren jabe izateko aukera ematea espero dut. Datuei buruz neronek egiten dudan irakurketaren arabera, Santxo Pantzaren amonari hark duela laurehun urte sortutako iritzia aldatzeko arrazoi handirik ez lioketela emango uste dut.
I. Ekoizpena, lana eta errenta
II. Errentaren desberdintasuna
III. Desberdintasunak jaiotzan, osasunean, bizitzan eta heriotzan
IV. Lurra, nekazaritza, elikadura eta gosea
V. Desberdintasunaren iturri anitzak
VI. Nazioarteko ekonomia
VII. Ingurumena
VIII. Errefuxiatuak eta migrazioa
IX. Errepresioa eta diskriminazioa
X. Desberdintasuna eta historia
Escribe tu comentario