Logo Hegoa
Portada Genero zeharkakotasunetik intersekzionalitatera: genealogiak, garapen instituzionala eta eraldaketarako aukerak politika publikoetan

Genero zeharkakotasunetik intersekzionalitatera: genealogiak, garapen instituzionala eta eraldaketarako aukerak politika publikoetan

Hegoa, Bilbo, 2026
hegoak zabalduz (42)
ISSN 2530-6561
  • 14
  • 0

Laburpena

Dokumentu honek genero zeharkakotasunetik (gender mainstreaming) intersekzionalitatera igarotzen den ibilbidea marrazten du. Genealogia feminista desberdinetan errotzen dira biak, eta bilakaera desberdinak izan dituzte pentsamendu feministan eta politika publikoen alorrean. Lehenengoak erakundetze maila trinkoa erakutsi du, eta horren zantzu dira azken hiru hamarkadetan genero zeharkakotasunak garatu dituen aplikaziorako tresnak (legedia, planak, generoaren araberako eraginari buruzko txostenak…) eta egiturak (berdintasun sailak, genero unitateak…). Garapen horrek aurrerapausoak ekarri baditu ere, haren joera teknokratikoak politika publiko eraldatzaile batetarako aukerak mugatu ditu.

Aldi berean, genero politikek emakumeen arteko aniztasunaren aitortza egin dute historikoki, eta generoarekin batera aritzen diren zapalkuntza formei aurre egiteko ad hoc tresnak garatu dituzte. Pixkanaka-pixkanaka sentsibilitate hori intersekzionalitate hitzarekin artikulatuko da genero politiketan. Baina politika publikoaren plano sinbolikotik haratago, zer berri dakar intersekzionalitateak? Guk ulertzen dugun bezala, intersekzionalitatea ez litzateke izan beharko soilik desberdintasun forma konplexuak izendatzeko kontzeptu berri bat, baizik eta generozeharkakotasunaren garapen eraldatzaile eta partaidetzazko batean sakontzeko aukera leiho bat.


Aurkibidea

1. Sarrera

2. Genero berdintasun politika publikoak eta genero zeharkakotasuna

2.1. Bazterretatik erdigunera: gender mainstreaming

2.2. Erakundetze prozesua: amaitu gabeko eraldaketa

2.3. Gender mainstreaming tresna hedatuak

3. Bestelako zapalkuntzen aitortza genero berdintasun politiketa

3.1. Testuinguru beste genealogia

3.2. Islak genero berdintasun politiketan

3.3. Erabilitako tresnak

4. Intersekzionalitateak zer berri?

4.1. Bidegurutzearen metafora

4.2. Intersekzionalitate politikoa, edo zapalkuntzen aldiberekotasuna kontuan hartuko duten politika publikoen beharra

4.3. Intersekzionalitatearen aukera eraldatzaileak politika publikoetan: dekalogo bat

5. Ondorioak

6. Erreferentzia bibliografikoak


Gako-hitzak