Hariak aldizkariaren 17. zenbaki honen izenburua “sistematizazioa ikasketa prozesu gisa” da. Gure ustez, garrantzitsua da ulertzea ikaspenen sistematizazioa ez dela ekintzaren ostean egiten den laburpen ariketa bat, ezta prozesuen memoria ordenatzeko ariketa neutral bat ere. Gure ikuspegiaren arabera, sistematizazioa pentsamendu eta konpromiso modu bat da; ezagutza sortzeko modu bat, praktikaren, esperientziaren, erresistentzia ekintzen eta gizarte sormenaren, eta bizitzaren erreprodukzioaren egunerokotasunetik sortutako memoriaren bitartez.
Monografiko eta aldizkari hau konprometituta dago eraldaketa horrekin. Hainbat lurraldetako pentsamenduak eta esperientziak uztartu nahi ditugu, hezkuntza eta ikerketa askapen praktika gisa pentsatzeko. Artikulu, elkarrizketa eta proposamen bakoitza ezagutza ekoizteko modua deskolonizatzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gonbit bat da. Izan ere, argitalpen honek gogorarazten digun bezala, sistematizatzea ez da prozesuak ixtea, baizik eta elkarrizketara, ikastera eta irudimen kolektibora irekitzea.
Editoriala
Sakonean
Solasean
Ekin lanari
Begirada konprometituak
Matxino artean