Logo Hegoa
Portada Zientzia eta Teknologiari begirada giza garapenetik eta eraldaketa sozialetik

Zientzia eta Teknologiari begirada giza garapenetik eta eraldaketa sozialetik

Hegoa, Bilbo, 2025
ISSN 2530-6561
  • 26
  • 1

Laburpena

Lan honek zientzia eta teknologia aztertzen ditu, giza garapenaren eta eraldaketa sozialaren ikuspegitik. Lehenik eta behin, ikuspegi historikoa ematen da, iraultza zientifiko eta industrialetatik gaur egungo erronketaraino. Ondoren, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen (ZTG) ikuspegia aurkezten da, azpimarratuz zientzia ez dela jarduera neutroa, testuinguru sozial eta politiko jakin batean kokatzen dela. Horren osagarri, Giza Garapenerako Teknologien (GGT) eta Berrikuntza Sozial Digitalaren (BSD) kontzeptuak azaltzen dira, biak ere ongizate kolektiboa eta partehartze demokratikoa sustatzeko tresna gisa ulertuta.

Azkenik, nazioarteko eta tokiko hainbat esperientzia aurkezten dira, erakusten dutenak posible dela teknologia bidezko eta jasangarri baten kultura eraikitzea. Lanak ondorioztatzen du beharrezkoa dela zientzia eta teknologia birpentsatzea gaur egun bizi dugun krisi ekosozialaren erronkei aurre egiteko.


Aurkibidea

1. Sarrera

2. Zientzia, Teknologia eta Gizartea (ZTG)

2.1. Zientziaren ikuspegi kritikoak

2.2. ZTG ikuspegia eta hezkuntza

3. Giza Garapenerako Teknologiak (GGT)

3.1. Aurrekariak: Teknologia egokiak edo bitarteko teknologiak

3.2. Garapen jasangarria, Giza Garapenaren paradigma eta Giza Garapenerako Teknologien ezaugarriak

3.3. Azken aldaerak: trantsizio ekosozialerako teknologiak eta teknika apalak

4. Berrikuntza Sozial Digitala (BSD) 

5. Esperientziak eta praktika onak

5.1. Giza Garapenerako Teknologiekin lotutako nazioarteko eta tokiko praktika onak

5.2. Berrikuntza sozial digitalaren eredu praktikoak

6. Azken gogoetak

7. Bibliografia


Gako-hitzak