Logo Hegoa
Portada Kate bihurtutako zaintzak, zauri bihurtutako kateak: EAEko emakume migratzaile feministen ekintza kolektiboko errepertorioak

Kate bihurtutako zaintzak, zauri bihurtutako kateak: EAEko emakume migratzaile feministen ekintza kolektiboko errepertorioak

Hegoa, Bilbo, 2025
(118. MAL. Globalizazioa eta Garapena Masterra)
  • 4
  • 0

Laburpena

Ipar globaleko herrialdeetan bizi garenon bizitzak, Hego globaleko emakumeen migrazio nahiz zaintza- eta bestelako- lanaren bidez mantentzen dira. Emakume hauen egunerokoa eta gorputzak, indarkeriaz, arrazakeriaz, eta eskubide nahiz euren garrantziaren aitorpen faltaz daude zeharkatuta. Aurrez aurre bizi dugun dugun errealitate gordin honen aurrean, beren azaletan indarkeria nahiz zapalkuntza mota guzti horiek bizi eta jasaten dituzten emakume horien borrokak erdigunean jarri nahi izan ditu lan honek. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emakume migratzaile feministen elkarte edo/eta kolektiboek, 2020-2025 urte tartean garatu dituzten diskurtso politikoa eta ekintza kolektiboko errepertorioak aztertuko dira, haietan zaintza-kate globalen fenomenoaren artikulazioa nola ematen den aztertzeko.

Metodologiari dagokionez, alde batetik, kolektiboek ekoiztutako material bibliografikoaren eta interneteko euskarrietan partekatutako materialaren berrikuspena eta azterketa sistematizatua gauzatu da. Beste alde batetik, gaian aritua eta aditua den pertsona bati elkarrizketa erdi-egituratu bat egin zaio.

Ikerketa honen abiapuntua da emakume migratzaile feministen kolektiboek Euskal Herriko eta EAEko zaintza-sistema zeharkatzen duten egiturazko indarkeriak salatzeaz gain, diskurtso hegemonikoa eta ezarritako ordena zalantzan jartzen dituzten ezagutza eta proposamen politiko propioak eraikitzen dituztela. Eta beraz, beren ekintza kolektiboko errepertorioak aitortzeak eta erdigunean jartzeak, ikuspegi dekolonial, feminista eta intersekzionaletik, justizia sozialeko etorkizunak irudikatzea ahalbidetzen du. Lan honek ekarpena egin nahi dio zaintzaren inguruko eztabaida feminista eta sozialari, emakume migratzaileek EAEn daramaten borrokaren ikusgarritasuna areagotuz.


Aurkibidea

1. Sarrera

1.1. Justifikazioa
1.2. Lanaren egitura 

2. Metodologia 

2.1. Helburuak
2.2. Ikertzailearen kokapena
2.3. Ikerketa prozesua eta hausnarketa metodologikoak
2.4. Ikerketa diseinua 

3. Marko teorikoa 

3.1. Ekonomia feministaren ikuspegitik: zaintza eta migrazioen arteko harremanak 
3.2. Lurreraketa Euskal Herrian eta EAE-n 
3.3. feminismo dekoloniala: ikuspegi hegemoniko, eurozentriko, arrazista eta burgesarekiko haustura
3.4. Ekintza kolektiboko errepertorioak: teoria eta aplikazioa 

4. Analisia

4.1 Elkarteen eduki dokumentalen azterketa: taulak eta analisi deskriptiboak
4.2. Elkarteen diskurtso politikoaren eta ekintza kolektiboko errepertorioen interpretazio bateratua

5. Ondorioak: Borrokaz jositako zauriak: gorputzak, zaintzak eta erresistentziak

6. Bibliografia 

7. Eranskinak


Gako-hitzak