Logo Hegoa
Portada Lanaren Ekonomia, lan merkatuaren azterketa soziologikotik Euskal Herriko lan harremanen garapen juridikora arte

Lanaren Ekonomia, lan merkatuaren azterketa soziologikotik Euskal Herriko lan harremanen garapen juridikora arte

Hegoa, Bilbao, 2024
ISSN 2530-6561
  • 306
  • 54

Laburpena

Lan merkatuaren azterketa kritikoa egitea funtsezkoa da gizartearen egitura eta lanaren inguruko kontraesanak ulertzeko. Dokumentu honetan, lanaren analisirako beharrezkoak diren alderdi soziologiko, ekonomiko eta juridikoak aztertzen dira ikuspegi anitzetatik. Planteamendu teorikoak gizartearen kohesiorako eta zapalkuntzarako lanak duen garrantzia nabarmentzen du.

Grenobleko erregulazio eskolan oinarrituta, lanaren ekonomiaren analisiak kapitalismoaren dinamika eta lan indarraren faktore nagusien bilakaera aztertzen ditu, Euskal Herrian 2008ko krisiak izan zituen ondorioak barne. Lan harremanen ikuspegi juridikotik, araudiaren eta lan dinamiken arteko tentsioak aztertzeko, kasu zehatzak erabiltzen dira.

Metodologikoki, ikuspegi teorikoa eta analisi praktikoa uztartzen dira, lanaren izaera konplexua argitzeko. Ondorioek erakusten dute lan merkatuaren azterketa ezinbestekoa dela gizartearen kohesioa sustatzeko eta lanaren inguruko arazoak ulertzeko, hausnarketa eta alternatiba berriak proposatzeko. Bukatzeko, Euskal Herriko lan harremanen instituzionalizazioa eta berezitasunak laburbiltzen dira.


Aurkibidea

Sarrera 

1. Lan merkatua ikuspegi soziologikotik 

1.1. Lanean oinarritutako gizartea
1.2. Lan merkatuaren ikuspegi teorikoak
1.3. Lan indarraren desmerkantilizazioa: integrazioa vs. antagonismoa

2. Lanaren Ekonomia langileen egoeratik abiatuta 

2.1. Lana erdigunean ekonomia iraultzeko
2.2. Lan indarraren eraketa: demografia, familia, lanen banaketa sexista, hezkuntza eta migrazioa
2.3. Euskal Herriko lan baldintzetan 2008ko krisiak izandako ondorioak

3. Euskal Herriko Lan harremanen esparru juridikoa 

3.1. Lan harremanen kontzeptua eta lan zuzenbideari hurbilketa
3.2. Lan harremanen ordenamendu juridikoaren oinarri batzuk: Lan Zuzenbidearen iturriak
3.3. Hitzarmen Kolektiboak, lan harremanen berezko iturria
3.4. Euskal Herriko lan harremanen esparru juridikoa: eskumen banaketa eta autonomia erkidegoen botere arauemaileari hurbilketa
3.5. Negoziazio kolektiboa Hego Euskal Herriko lan harremanen garapen juridiko gisa

4. Ondorioak 

5. Bibliografia 


Gako-hitzak