Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Azken hamarraldietan hainbat aldaketa izan dira gure gizartean, eta aldaketa horiek areagotu egin dute pobrezia eta gizarte bazterketa jasateko arriskua biztanle kolektibo ugarienetan. Azterketek egiaztatzen dute emakumeak talde nabarmenetako bat direla pobreen artean, mundu osoan. Horrek zerikusia du lanaren banaketa sexualarekin Baita etxeko lanek zein zaintza lanek jasotzen duten balio eskasarekin ere. Etxeko lanetan eta ordaindutako lanetan dagoen sexuen arteko banaketa asimetrikoaren ondorioz, emakumeak gizonen mende daude. Horregatik, mugatuta dituzte aukerez baliatzeko gaitasunak. Aukera gutxiago dituzte baliabide ekonomikoak lortzeko, eskubide sozialak edukitzeko, kredituak eskuratzeko, ordezkaritza politikoa eta boterea edukitzeko, etab.
Errealitate hori gorabehera (edo horren ondorioz), pobreziari eta gizarte bazterketari buruzko azterketa askotan ez dago genero ikuspegirik. Erabilitako kontzeptuetan eta neurketetan, baita pobreziaren aurka borrokatzeko politiketan ere, ez dira kontuan hartzen emakumeek eta gizonek ez dituztela ezaugarri, erantzukizun, bizitza esperientzia, aukera eta interes berberak.
Orrialde hauen helburu nagusia da berrikustea pobreziaren azterketari dagokionez zer ikuspegi diren egokiak genero ikuspegia txertatzeko eta zehaztea horien mugak eta gaitasunak. Dimentsio anitzeko ikuspegiak, gaitasunen eta gizarte bazterkeriaren ikuspegiak, eremu ekonomikotik harago doaz, eta beste eremu batzuk hartzen dituzte kontuan: harremanen, hala nola harremanen, politikaren, osasunaren, kulturaren edo bizitegien eremuak. Horregatik dira egokiak generoa kontuan hartuko duen azterketa egiteko. Aitzitik, ikuspegi monetarioa da desegokiena, ez delako gai merkatuari lotuak ez diren alderdiak txertatzeko. Hala eta guztiz ere, zenbait egokitzapen metodologiko egin daitezke ikuspegi horretan, generoarenganako sentsibilitatea hobetzeko.
Egindako berrikuspenaren arabera, hainbat gomendio jasoko dira ikuspegi hori pobreziari buruzko azterlan eta estatistiketan txertatzeko. Azkenik, emakumeen pobreziaren azterketan oso presente dauden kontzeptu teoriko batzuk aztertuko dira; edonola ere, kontuz erabili behar dira.
In recent decades we have witnessed a series of changes in our societies that increase the risks of poverty and social exclusion among larger groups of the population. Analyses show that women are one of the most visible groups among the world’s poor. This is related to the sexual division of labour and the undervaluing of domestic and care work. The asymmetrical gender distribution of domestic duties and paid work places women in a subordinate position compared to men. As a result, their ability to take advantage of opportunities is limited. They have less access to economic resources, to social rights, to credit, to political representation and power, and so on.
Despite this reality (or as a consequence of it), the gender perspective is largely absent from analyses of poverty and social exclusion. The concepts and measurements used, as well as anti-poverty policies, are established without taking into account the fact that women and men have different attributes, responsibilities, life experiences, opportunities and interests.
The main objective of these pages is to review the different approaches to the study of poverty in terms of their suitability for incorporating a gender perspective, pointing out their limitations and potential. Multidimensional approaches such as the capabilities approach and the social exclusion approach go beyond the economic sphere and consider other spheres such as relational, political, health, cultural or residential. They are therefore suitable for gender-sensitive analysis. In contrast, the monetary approach is the least appropriate, due to its inability to incorporate non-market aspects. Nevertheless, some methodological adjustments can be made to this approach to improve its gender sensitivity.
In the light of this review, a number of recommendations will be made to incorporate such a perspective in poverty studies and statistics. Finally, some theoretical concepts will be examined which are very present in the analysis of women’s poverty and which should be used with caution.
1. Zergatik daude emakume pobre gehiago gizon pobre baino?
2. Zergatik da beharrezkoa generoaren ikuspegitik aztertzea pobrezia?
3. Ikuspegiak pobreziaren azterketan
3.1. Ikuspegi monetarioa
3.2. Ikuspegi subjektibo/parte hartzailea
3.3. Gaitasunen ikuspegia
3.4. Gizarte bazterketaren ikuspegia
4. Pobreziari eta gizarte bazterketari buruzko estatistiketan eta azterlanetan genero ikuspegia txertatzeko gomendioak
5. Bibliografia
Idatzi zure iruzkina