Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Osasuna garai historiko bakoitza zeharkatzen duten koordenatu soziokultural, politiko eta geografikoek baldintzatzen dute. Esparru horretan, osasunaren hainbat gizarte-eredu garatu dira azken hamarkadetan. Eredu horien arabera, osasuna eta gaixotasuna osasunaren gizarte-determinatzaile deritzenen ekintzaren emaitza dira; hau da, pertsonek gizartean bizitzeko, lan egiteko, harremanak izateko eta zahartzeko duten moduan eragiten duten baldintzak eta baliabideak. Determinatzaile sozialen banaketa desorekatuak desberdintasun sozialak eragiten ditu osasunean, eta subalternitate- edo mendekotasun-egoeran dauden kolektiboek osasunegoera okerragoa dute. Euskadin, desberdintasun nabarmenak daude osasunean, generoaren, klase sozialaren edo migrazio-estatusaren arabera: bizi-itxaropena handiagoa da emakumeen artean, baina haien osasun fisikoa eta mentala, oro har, okerragoa da. Klase sozial ahulenek bizi-itxaropen txikiagoa dute, baita osasunadierazle negatiboagoek ere. Migratzaileen osasun-egoera ere desberdina da Euskadin jatorriaren arabera. Herritarren osasuna hobetzeko politikek haien gizartedeterminatzaileak aldatu beharko dituzte, eta horrek gizarte-talde desberdinen bizibaldintzak hobetuko lituzke.
Health is shaped by the sociocultural, political, and geographic context of each historical era. Within this framework, numerous social models of health have emerged in recent decades, sharing the premise that health and disease result from the influence of social determinants of health–that is, the conditions and resources that shape how individuals live, work, interact, and age within a society. The unequal distribution of these determinants generates health inequalities, with groups in subordinate or marginalized positions consistently exhibiting poorer health outcomes. In the Basque Country, significant health inequalities exist across gender, social class, and migratory status. While women tend to have a higher life expectancy, their physical and mental health is generally worse. The most disadvantaged social classes exhibit lower life expectancy and poorer health indicators overall. Similarly, the health status of the migrant population varies markedly depending on their country of origin. Policies aimed at improving population health must focus on altering its social determinants, which, in practice, translates into enhancing the living conditions of diverse social groups.
1. Osasuna eta gaixotasuna, gizarte eraikuntzak
2. Osasuna eta gaixotasuna definitzeko esparru kontzeptualak eta horien kausak
3. Gizarte desberdintasunak osasunean: osasun publikoari dagokion arazoa
4. Osasun arloko gizarte desberdintasunak Euskadin: generoa, klase soziala eta migrazioa/arraza
4.1. Generoa eta osasuna
4.2. Klase soziala, lanak eta osasuna
4.3. Migrazio estatusa/arraza eta osasuna
5. Ondorioak
6. Bibliografia
Escribe tu comentario