Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Gatazka armatuak, zalantzarik gabe, egungo errealitate ankerrenetarikoen aurpegi dira eta dituen gaitzespen ororen artean, ziurrenik, haurren osotasuna kolokan jartzen dituztenak dira doilorrenak: egun, mundu osoan, 300.000 haur-soldadu gatazka armatuen parte izatera behartuta daude giza garapen duinerako aukera lapurtzen eta oinarrizko eskubideak urratzen zaizkielarik.
2018. urtean, larritasun handiko bederatzi gatazka armatu identifikatu ziren eta horietako bat lan honetan aztergai izango dugun gatazka armatua da, zeinetan Nigeriako ejerzituak eta Boko Haram talde paramilitarraren insurgentzia terroristak aurre egiten duten. Hala, lanaren helburu nagusiak, alde batetik, komunitateen parte-hartzeak duen inpaktua eta bestetik, Indarkeriaren aurkako Alternatibak Proiektuak Boko Haram talde paramilitarretik ateratzen diren haur soldaduen gizarteratze prozesuan lagun dezakeen aztertzea dira.
Ildo horretan, eta aipatutako helburuak erdieste aldera, bi dimentsioren elkarrekikotasunean funtsatu da lana: haur soldaduetan eta Nigeriako ipar ekialdean pil-pilean dagoen gatazka armatuan, zeintzuek bat egiten duten lanaren helburu nagusian, hots, komunitateen parte-hartzeak eta, bereziki, AVP-k duen inpaktua haur soldaduen gizarteratze prozesuan.
1. Sarrera
2. Haur soldaduak
2.1. Hurbilketa kontzeptuala
2.2. Hurbilketa juridikoa
2.3. Genero dinamikak aztergai: haur soldadu neskak
3. Boko Haram eta haur soldaduak
3.1. Boko Haram taldearen testuingurua
3.2. Taldeak adin txikikoez egiten duen erabilera
3.3. Genero dinamikak aztergai: haur soldadu neskak Boko Haramen
3.4. Boko Harametik ateratzen diren haurren egoera
3.4.1. Haurrak babesteko marko juridikoa Nigerian
3.4.2. Nigeriako gobernuak emandako erantzun operazionala
4. Boko Harametik ateratzen diren haurren gizarteratzea
4.1. DDR programak
4.1.1. Hurbilketa kontzeptuala: DDR Nigerian
4.1.2. DDR programak aurkezten dituzten zailtasun praktikoak
4.1.3. Gizarteratze komunitarioa
4.2. AVP programak
4.2.1. Hurbilketa kontzeptuala
4.2.2. AVP-aren eraginkortasuna Nigerian
5. Ondorioak
6. Bibliografia
Escribe tu comentario