«Lo que no se conoce no interesa». El abandono de la salud menstrual como genealogía de la violencia de género desde el cuerpo y la memoria
- 12
- 0
Ikerketa honek nazioarteko lankidetzaren, ekintza eta logistika humanitarioaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren esparruan emakumeei eta umetokia duten pertsonei zuzendutako sexu- eta ugalketa-osasuneko proiektuetan hileko-osasunaren bazterketa sistematikoa aztertzen du.
Sei elkarrizketa erdi-egituraturen bidez garatutako ikerketa kualitatibo batean oinarrituta, ibilbide profesional luzeko pertsonek emandako esperientziak jaso dira, Hego Globaleko hogei herrialde baino gehiagotan kokatuak. Aztertutako testuinguruak gatazka aktibo edo luzeetan dauden eremuetatik (Siria, Afghanistan eta Irak, besteak beste) pobrezia estrukturala eta krisi kronikoak jasaten dituzten eskualdeetaraino hedatzen dira, Saharaz hegoaldeko Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Karibean. Testuinguru honetan, artikuluak helburu bikoitza planteatzen du: alde batetik, bazterketa horren atzean dauden kausa historiko, epistemologiko eta politikoen genealogia kritikoa berreraikitzea; eta, bestetik, hileko-osasunaren ikuspegi integrala sustatzera bideratutako Praktika Onak identifikatzea eta ikusgai jartzea.
Emaitzen arabera, hileko-osasunaren bazterketa injustizia epistemiko iraunkor baten adierazpen da, bai ezagutza zientifikoaren konfigurazio historikoan, bai lankidetza globaleko politiketan errotua, eta egitura patriarkal, kolonial eta kapitalistek zeharkatua. Bazterketa horrek, genero-desberdintasunak birsortzeaz gain, indarkeria estruktural espezifiko gisa ere uler daiteke, androzentrismo zientifikoarekin eta jakintzen hierarkizazioarekin lotuta. Azkenik, artikuluak Ipar-Hego ezagutza-ekoizpenaren fluxu hegemonikoa zalantzan jartzen duten estrategiak proposatzen ditu, eta hileko-osasuna agenda politiko globalean txertatzeko beharra azpimarratzen du, giza eskubideen, justizia sozialaren eta genero-indarkerien desagerpenaren ardatz nagusi gisa.
1. Introducción
2. Metodología
3. Resultados y discusión
3.1. Subtema 1. Jerarquización de las urgencias: una cartografía
3.2. Subtema 2. El cuerpo impuro: mitos y tabúes como tecnologías históricas de control
3.3. Subtema 3. La pedagogía del patriarcado: normas de género y control del cuerpo femenino
3.4. Subtema 4. Violencias de género, un círculo vicioso
3.5. Subcategoría 5. Revertir el flujo hegemónico de conocimiento: saberes situados del Sur Global
4. Conclusiones
5. Bibliografía