Logo Hegoa
Portada Eredu agroekologikoaren eskala-jauzia: Gipuzkoako eta Ekuadorreko kasu ikerketak

Eredu agroekologikoaren eskala-jauzia: Gipuzkoako eta Ekuadorreko kasu ikerketak

Hegoa, 2025
ISBN 978-84-19425-42-3
  • 18
  • 0

Laburpena

Ikerketa honen helburu nagusia, hortaz, Gipuzkoako eta Ekuadorreko elikadura sare alternatiboek dituzten erronka nagusiak identifikatzea da, hain zuzen ere, eskalajauziaren arazoari aurre egiteari dagokionez, eta lankidetzarako ikaspenak ateratzea ere.

Bigarren mailako helburu gisa aurkitzen ditugu, lehenik eta behin, elikagaiak merkaturatzeko bide berriak aztertzea eta horiek lehen sektorea sustatzeko duten ahalmena handitzea; bigarrenik, elikadura sare alternatiboen azterketa konparatua egitea aipatutako testuinguru bietan; eta, hirugarrenik, hornikuntza eta logistika aukerek bete behar dituzten baldintzak identifikatzea kontsumo kooperatiba eta taldeen eskaintza handitzeko. 


Aurkibidea

I. Atala. Ikerketaren aurkezpena

1. Sarrera

2. Metodologia

3. Eskala-jauzia elikadura sistema alternatiboetan

II. Atala. Gipuzkoako KKT-en karakterizazioa eta hornikuntza unitateen problematika

1. KKT-en eta HU-en ezaugarriak

2. Kontsumo kooperatiben eta taldeen eskakizunak

3. Mugaz gaindiko hornikuntza-unitatea sortzeko baldintzak

III. Atala. Elikadura sistema eta merkatu alternatiboak Ekuadorreko Pichincha, Imbabura eta Cotopaxi probintzietan

1. Ekuadorreko elikadura sare alternatiboak

2. Merkatu agroekologikoak

3. Aztertutako esperientzien ezaugarri nagusiak

3.1. Pichinchako probintzia
3.2. Imbaburako probintzia
3.3. Cotopaxiko probintzia
3.4. Identifikatutako indargune eta botila-lepo nagusiak

4. Nazioarteko lankidetzarako ikaspenak

Ondorioak

Bibliografia

Eranskinak


Gako-hitzak