Logo Hegoa
Portada Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko egitasmoen eskalatze eta saretze estrategiak aztergai

Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko egitasmoen eskalatze eta saretze estrategiak aztergai

Hegoa, Bilbao, 2025
Cuadernos de Trabajo/Lan-Koadernoak Hegoa (99)
ISSN 1130-9962
  • 20
  • 2

Laburpena

Lan honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak, horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita.

Emaitza nagusien artean ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, eta ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logika horiek askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten da.


Aurkibidea

1. Sarrera

1.1. Egitasmoaren azalpena

1.2. Azalpen metodologikoak: laginaren diseinua eta azterketaren metodoa

1.3. Datu analisia: landutako aldagaiak, ereduen proposamena eta kategoria analitikoak

1.4. Lanaren egitura

2. Interes komunitarioko lurralde ekosistemak

2.1. Ereduaren oinarrizko ezaugarritzea

2.2. Eskalatze perspektiba

2.3. Saretze perspektiba

3. Finantzazio tresnak

3.1. Ereduaren oinarrizko ezaugarritzea

3.2. Eskalatze perspektiba

3.3. Saretze perspektiba

4. Interes mutualeko merkatu eragileak

4.1. Ereduaren oinarrizko ezaugarritzea

4.2. Eskalatze perspektiba

4.3. Saretze perspektiba

5. Interes orokorreko eragileak

5.1. Ereduaren oinarrizko ezaugarritzea

5.2. Eskalatze perspektiba

5.3. Saretze perspektiba

6. Ondorioak: kontraesanen eremu labainkorrean ez-ta-bai-dan

6.1. Emaitza orokorrak

6.2. Eskalatze eta saretze ereduen arteko loturak

6.3. Askotasunetik, askitasunera: zenbat da nahikoa?

Erreferentzia bibliografikoak

Eranskinak

I. Eranskina: enpresa lagina

II. Eranskina: galdetegia


Gako-hitzak