Logo Hegoa
Portada Ekonomia Sozial eta Solidarioa garapenerako lankidetza proiektuetan

Ekonomia Sozial eta Solidarioa garapenerako lankidetza proiektuetan

Hegoa, Bilbao, 2024
978-84-19425-13-3
  • 188
  • 41

Laburpena

Testu hau ikerketa-prozesu baten emaitza da; hain zuzen ere, euskal GGKEek Ekonomia Sozial eta Solidarioko ikuspegia duten garapenerako lankidetza proiektuetan izandako esperientziak ikertzen dituen prozesuarena. Lana UPV/EHUko Hegoa eta GEZKI institutuetako ikerlari talde batek koordinatu du. Gainera, hiru laguntza-mota izan ditu, eta horiek gabe ez zen posible izango lana aurrera ateratzea.

Lan hau bost kapitulutan antolatzen da. Lehenengoan ikerketa aurkeztuko dugu eta haren helburuak eta erabilitako metodologia labur azalduko ditugu. Bigarren kapituluan, nazioarteko ikuspegi batetik, ESSaren protagonismo gero eta handiagoa duen testuinguruaren azterketa eskaintzen duen esparru teorikoa aurkeztuko dugu, sektore pribatuak garapenari eta lankidetzari buruzko eztabaidetan duen inplikazioa ulertzen laguntzeko. Gainera, ESSa garapenerako lankidetza proiektuen logiketan txertatzeak dakartzan erronka espezifiko batzuk aurkeztuko ditugu.

Hirugarren kapituluan, lagina osatu duten erakundeak aukeratzeko irizpideak aurkeztuko ditugu, eta elkarrizketetan informazioa biltzeko erabili ditugun metodoei buruzko zehaztasunak eskainiko ditugu. Baina, gainera, kapitulu horretan, Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian dauden datuen azterketa aurkeztuko dugu, eta hurrengo kapituluan azterketaren subjektu izango diren erakundeen lehen karakterizazio bat eskainiko dugu. Laugarren kapitulua luzeena da. Horretan elkarrizketetan identifikatutako eztabaiden azterketa zehatua aurkeztuko dugu, eta, horretarako, horietan parte hartu zuten pertsonei emango diegu hitza. Azkenik, bosgarren kapituluan prozesu osoaren ondorio eta ikaspen nagusiak laburbilduko ditugu.


Aurkibidea

1. Kapitulua. Sarrera, helburuak eta metodologia

1.1. Sarrera
1.2. Helburuak
1.3. Metodologia
1.4. Testuaren egitura

2. Kapitulua. Eztabaiden testuingurua

2.1. ESSaren nazioarteko aintzatespena GIHen esparruan
2.2. Garapenaren arloko enpresak. Piramidearen oinarria eta Negozio Inklusiboak
2.3. ESSa garapenerako lankidetza proiektuetan

3. Kapitulua. Laginaren diseinua eta karakterizazioa

3.1. Laginaren diseinua
3.2. GGKEen eta haien lankidetza proiektuen karakterizazioa eta deskribapen orokorra

4. Kapitulua. Eztabaidak eta ikuspegiak

4.1. Ekoizpen-ekimenen barne antolakuntzari buruzko eztabaidak
4.2. Kanpo izaerako eta artikulazio komunitarioko antolakuntzari buruzko eztabaidak
4.3. ESSko ekimenak eta merkaturatzea
4.4. Genero ikuspegia eta agenda feminista ESSko lankidetza proiektuetan txertatzea
4.5. Ingurumena eta lurraldearen defentsa 
4.6. Erakunde finantzatzaileekiko harremana

5. Kapitulua. Ondorioak eta ikaspenaks

5.1. ESSaren logikak txertatzeak proiektuak eraldatzen ditu
5.2. Ez dago ESSaren logikak proiektuetan txertatzeko modu bakarra

Bibliografia


Gako-hitzak