Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Gorputza lehen lurralde gisa:Mesoamerikako defendatzaileen mugimendura hurbilketa

Tfm 79 ane badiola
Bilbao, Hegoa, 2022
80, Euskera (Máster en Desarrollo y Cooperación Internacional. Curso 2021/2022)

Laburpena

Lan honen helburu orokorra Mesoamerikako giza eskubideen defendatzaileak diren emakumeen mugimendu soziala, defensoras bezala ezagutzen dena, deskribatu eta ikuspegi horren elementuak analizatzea da. Lan honen bitartez, mugimenduaren mundu ikuskeraren erroetan sartzeko ahalegina egin da, bertako kultura, identitate, ezaugarriak, etab. ezagutzera emanez eta bide batez mugimendu honek euskal gizartean zer-nolako inpaktua eduki dezakeen aztertu da.

Teorian, mugimenduak praktikan jartzen dituen bi korronte feministak ikertu dira, alde batetik ekofeminismoa eta bestetik feminismo komunitario. Honi loturik, teoriako hirugarren atalean mugimenduaren gorputz-lurralde defentsaren kontzeptua ikertu da.

Mugimendua aztertzeko, hiru metodo desberdin erabili dira: lehendabizi, markoen analisia; bigarrenik, mugimenduko eta Lumaltik Herriak gobernuz kanpoko erakundeko parte diren lau emakume elkarrizketatu dira, hauen testigantzak eta iritziak sakonean ezagutzea helburu izanik; eta hirugarrenik, mugimendu honek Euskal Herrian duen oihartzuna nolakoa den aztertzeko asmoz erakundeko proiektuetan parte hartu duten lau emakume euskaldunen eztabaidak ikertu dira.


El objetivo del presente trabajo ha sido, por un lado, describir el movimiento social de mujeres defensoras de derechos humanos de Mesoamérica, más bien conocido como defensoras y por otro lado analizar los elementos de esa perspectiva. Mediante este trabajo se ha intentado hacer el esfuerzo de adentrarse en las raíces de la cosmología que integra dicho movimiento, dando a conocer sus identidades, culturas y características, etc. De paso, se ha querido indagar en el impacto que tiene este movimiento en la sociedad vasca.

En la teoría, se ha investigado sobre dos corrientes que el movimiento lleva a la práctica, por un lado, el ecofeminismo y por otro lado, el feminismo comunitario. En relación a esto, se ha estudiado el concepto que defiende el movimiento, que es el de la defensa de cuerpo-tierra.

Para investigar dicho movimiento, se han utilizado tres métodos: en primer lugar, el análisis de marcos; en segundo lugar, se ha realizado cuatro entrevistas a las mujeres que pertenecen a dicho movimiento y que son parte de la organización no gubernamental Lumaltik Herriak con el objetivo de recoger testimonios y opiniones acerca del movimiento; y en tercer lugar, para estudiar el impacto que genera dicho movimiento en la sociedad vasca se ha realizado un grupo de discusión a cuatro mujeres vascas que han participado en diferentes proyectos que la organización ha llevado a cabo.

Aurkibidea

1. Sarrera

2. Ikerketaren planteamendua

3. Marko teoriko kontzeptuala

3.1. Ekofeminismoa

3.2. Emakume indigenen ekarpena: Feminismo komunitarioa
3.2.1. Abya Yalako feminismo komunitarioaren nondik norakoak

3.3. Ekofeminismo indigenak: Gorputz-Lurralde-Lur defentsa kontzeptuaren ikuspegia
3.3.1. Kontzeptuaren aurrerakiak
3.3.2. Zapalkuntza bikoitza adierazteko kontzeptua: Gorputz-lurralde-lurra
3.3.3. Gorputz-lurralde-lurra deskolonizatzearen beharra

4. Aspektu metodologikoak

5. Ikerketa enpirikoa: Gorputz-Lurralde-Lurraren kontzeptua praxian: Defensoras mugimenduaren kasua

6. Ondorioak

7. Erreferentzi bibliografikoak

8. Eranskinak

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.