Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Sumak Kawsay (edo Buen Vivir edo Bizitze Ona) Mendebaldeko garapen ereduari (koloniala, kapitalista, patriarkala… den horri) alternatiba gisa Hego Amerikan sortu den paradigma bat da. Noski, ez da ezerezetik hasi, Andeetako eta Amazonaseko herri indigenen antzinako filosofia, bizimodu eta jakinduria tradizionaletatik abiatuta osatzen joan da. Andeetako filosofia indigenen printzipioetan oinarrituta (erlazionalitatea, erreziprozitatea/elkarrekikotasuna, osagarritasuna, korrespondentzia), honakoak dira Bizitze Onaren adierazpide nagusietako batzuk: naturarekin eta izaki guztiokin harmonian bizitzea; naturaren eskubideak errekonozitzea; plurinazionalitatea eta kulturartekotasuna; bizitza komunitatean ulertzea; elikadura burujabetza; ekonomia-eredu komunitario eta sozial eta solidarioak, eta abar eta abar. Adierazpide hauek antzekotasunak izan ditzakete munduan beste toki askotan eraikitzen diren eredu alternatiboekin, baina ontologia propio desberdin bat dago azpian sakonean. Izakiak eta bizimodua ulertzeko era propio hori gakoa da.
Bizitze Ona Ekuador eta Boliviako konstituzioetan agertzera ere ailegatu da, eta, beraz, politiketan isla bat izan beharko zukeen, baina gobernuen praktikak eta ekonomia-moldeak (adibidez estraktibismoa) ez dira askorik aldatu. Nola jarri martxan eredu alternatiboak egungo errealitateetatik abiatuta? Bai ala bai, kontraesanak sortuko dira bidean, baina ontologiaren oinarriak gogoratzea funtsezkoa da, kontraesan horietan iparra (edo hegoa) galdu nahi ez bada behintzat.
Sumak Kawsay (or Buen Vivir or Good Living) is a paradigm that has recently spread in South America as an alternative to the Western development model (colonial, capitalist, patriarchal…). Of course, it did not come out of nowhere, it was formed from the ancient philosophy and the way of life and traditional wisdom of the indigenous peoples of the Andes and the Amazonas. Based on this Andean indigenous philosophy’s principles (relationality, reciprocity, complementarity, correspondence), some of the main expressions of the Buen Vivir are: living in harmony with nature and all beings; recognizing nature’s rights; plurinationality and interculturalism; understanding life within a community; food sovereignty; communitarian and social and solidarity economic models, etc. These expressions may have similarities with alternative models that are built in many other places in the world, but there is a different own ontology underneath. These characteristic way of understanding beings and life is key.
The Buen Vivir has gone so far as to appear in the constitutions of Ecuador and Bolivia, and so it should have a reflection into policies, but then government practices and economic models (e.g. extractivism) have not changed much. How to implement alternative models departing from current realities? Contradictions will arise either way, but the basics of the ontology are the clue in order not to lose the north (or south) in those contradictions.
1. Laburrean hasteko: zer da bizitze ona?
2. Alternatiben testuingurua: postgarapena, dekolonialitatea, pluribertsoa, trantsizioak
3. Buen vivir edo sumak kawsay? Korronte desberdinak, itzulpenak eta kooptazioak
4. Edukiak eta helburuak: hiru harmonia, helburu globalak, eta beste
4.1. “Maldesarrollo”-aren erroak eta Bizitze Onaren helburu eta estrategiak
4.2. Bizitze Onaren Helburu Globalak
4.3. Bizitze Ona eta feminismoak
4.4. Bizitze Ona eta ekonomia-ereduak
5. Esperientziak errealitatean: konstituzioaren osteko mugak ekuadorren
5.1. Estraktibismotik ezin atera
5.2. Politika eraldatzaileak sustatzeko mugak: ekonomia popular eta solidarioaren kasua
6. Azken hitzak: erronkak eta elkar-bilaketak orain eta hemen
7. Bibliografia
Idatzi zure iruzkina