Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Erosketa eta Kontratazio Publikoa (EKP) deritzo Herri Administrazioa osatzen duten erakundeek ondasunak eta zerbitzuak erosteko edo kontratatzeko prozesuari. EKPa bulego-materiala erostera mugatu daiteke, edo politika nazionalaren helburu batzuk lortzeko tresna gisa erabili daiteke. Tradizionalki, Herri Administrazioen baitako erakundeetako EKP arduradunek, ondasun edo zerbitzu baten edo beste baten aldeko erabakia hartzerakoan, preziorik baxuenaren irizpideari jarraitu izan diote. Azken urteetan, ordea, EKPetan, pixkanaka bai ingurumen irizpideak zein irizpide sozial eta etikoak kontuan izaten hasi dira. Iraunkortasuna terminoa herrialde askoren etorkizuneko garapen-politiken planteamenduetan aipatzen hasi zirenetik, Erosketa eta Kontratazio Publiko Arduratsuaren (EKPA) praktika areagotu da, besteak beste, EKP prozesuetan jaso diren eskaintza ezberdinak hautatzerakoan kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio hoberena aintzat hartuz eta ingurumen- eta gizarte-eskakizunak erabiliz, esleipen-irizpide gisa.
___________________________________________________
Public Procurement (PP) is the process of purchasing or contracting goods and services by the entities that make up the Public Administration and can be limited to the acquisition of officesupplies or used as a tool to achieve certain national policy objectives. Traditionally, those responsible for the PP in Public Administration institutions have made the decision in favour of one or another good or service following the criterion of the lowest price. However, in recent years the Public Procurements have progressively incorporated environmental, social and ethical criteria. Since the term sustainability began to be mentioned in the approaches of future development policies in many countries, Sustainable Public Procurement (SPP) has been intensified,among other things, in the selection of the different offers received in the SPP processes, taking into account the best value for money and using environmental and social requirements as award criteria.
1. Sarrera.
2. Herri Administrazioen Erosketa eta Kontratazio Arduratsua (EKPA)edo Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra (EKPI).
3. Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra praktikan.
4. Erosketa Publikoaren araudi eta erakunde-esparruarenegokitzapena Europar Batasunean.
4.1. EBn EKPBa sustatzeko arau-esparrua
4.2. EKPBa sustatu duten Europar Batasuneko erakundeenesparrua eta ekimenak
5. EBko herrialdeen arteko desberdintasunak, Erosketa Berdearenaplikazioari dagokionez.
6. Ondorioak.
7. Bibliografia.
8. Glosarioa.
Idatzi zure iruzkina