Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Artikulu honek, Garapenerako Lankidetza politiken azken hamarkadetako bilakaera azaltzea du helburu. Bilakaera hau ulertu ahal izateko, kontuan hartu diren gaien artean, aipagarriak dira besteak beste: garapenaren inguruko debateetan izan diren aldaketak, nazioartean emandako aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoek Garapenerako Lankidetza politiketan izandako eragina, edota lankidetzako agenteen inguruko errepasoa. Bilakaera honen azterketa amaitzeko, 2015ean argitaratu ziren Garapenerako Helburu Iraunkorrek plazaratu dituzten erronka berriak ere aztergai izan dira. Izan ere, testuan zehar aipatzen denez, Garapenerako Lankidetza politikak hasieran laguntzan oinarriten baziren ere, ikuspegi orokorrago eta zabalago baterantz abiatzeko beharra agerian geratu da, garapenean benetako aurrerapausoak lortu nahi badira bederen.
_________________________
This article aims to explain the evolution of Development Cooperation policies in the last decades. Among several issues, these are some of the important ones that have been included in order to understand this evolution: changes in the debates on the concept of development; the impact of economic, social and political changes at an international level on these policies; or the issue about the actors participating in them. In order to complete this analysis, the challenges that have emerged since the publication of the Sustainable Development Objectives in 2015 have also been taken into account. As noted in the text, despite the fact that at the outset Development Cooperation policies focused on aid, the importance of addressing the issue from a broader perspective is taking strength.
Aurkibidea
1. Sarrera.
2. Sorrera eta lehenengo hamarkadak (1945-1980).
2.1. Sorrera, lehen garaia.
2.2. Merkataritzari eta finantzazio sistemari loturiko lehen kritikak.
2.3. Lehen diagnosia: pobrezia eta zeharkako gaien inguruko kezkak.
3. Globalizazioa eta garapenari buruzko zalantzak (1980-1995).
4. Laguntza ofizialaren berregituratzea eta pobreziaren agenda
(1995-2015).
4.1. Milurteko Garapenerako Helburuak (MGH).
4.2. Garapenerako finantziazioa.
4.3. Garapenerako Lankidetzaren kudeaketa eta agenteak.
4.4. Milurteko agendaren inguruko kritikak.
5. Laguntzaz harago: 2030 agenda eta helburu berriak (2015-…).
5.1. Nazioarteko testuinguru berria.
5.2. Lankidetza sistema eta eragile berriak.
5.3. 2030 Agenda eta Garapenerako Helburu Iraunkorrak.
5.4. Garapenerako Politiken Koherentzia: agenda berria garatzeko ezinbestekoa.
5.5. Lankidetzaren etorkizuna: laguntzaz harago.
Bibliografia.
Escribe tu comentario