Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

Zaintza eta zahartzaroa: XXI. mendeko erronkak

Resumen

XXI. mendearen laurden bat betetzear gauden honetan, bizi-itxaropena inoiz baino gehiago luzatu da eta biztanleria osoan adineko pertsonek duten pisuak gora egin du nabarmen. Horrek eragina dauka zahartzaroa bizi eta ulertzeko moduetan. Zahartzaroa mendekotasun egoerekin eta zaintzarekin soilik lotu ezin bada ere, bizitzaren etapa horretan zaintza beharrak areagotzen dira, eta zahartzaroa eta zaintza etorkizuneko erronkak bilakatzen dira. Nola erantzun erronka horiei? Lau ataletan banatuta, testuak begirada feminista eta dekolonial batetik galdera horri erantzutea du helburu. Lehenengo atalak zaintza eta zahartzaroa definitzen ditu eta zaintzaren gizarte antolaketan jartzen du arreta. Bigarrenak zaintza krisia deritzona deskribatzen du, jatorrian eta ondorioetan sakonduz. Hirugarrenak zaintza politikak eta mendekotasunaren arreta du hizpide, Espainiako Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguru konkretua aintzat hartuta. Laugarren eta azkenak aurreko ataletan identifikatutako erronkei erantzuna emateko zaintza sistema publikokomunitarioaren aldeko apustua egiten du. Oro har, lan osoko hausnarketak eta proposamenak begirada feminista eta dekolonialetik egin ditugu.


As the second quarter of the 21st century approaches, life expectancy and the proportion of older people living in most societies continues to increase. This affects the way aging is experienced and understood. While aging should not be associated only with dependency and the need for care, the requirement for different forms of support does increase with old age, making care provision and aging key challenges for the future. What answers are available? Organized into four parts, this text responds to these questions from a feminist and decolonial perspective. The first section offers a critical definition of care and aging, and focuses on the social organization of care. The second describes the so-called care crisis, detailing its origins and consequences. The third addresses policy responses with respect to care and dependency in the specific context of the Spanish State and the Basque Autonomous Community. The fourth and final section advocates for a publiccommunitary care system as a response to the challenges identified.

Índice

1. Sarrera

2. Zaintza eta Zahartzaroa: definizioak eta antolaketa

2.1. Zertaz ari gara zaintzaz ari garenean?
2.2. Zertaz ari gara zahartzaroaz ari garenean?
2.3. Nork asetzen ditu zaintza beharrak eta nola?

3. Zaintza Krisia: jatorria eta ondorioak

3.1. Erreprodukzio iraultza eta biziraupenaren demokratizazioa
3.2. Lanaren banaketa sexualaren aldaketak
3.3. Ongizate estatuaren gainbehera
3.4. COVID-19ak eragindako osasun krisia

4. Zaintza Politikak eta Mendekotasunaren Arreta

4.1. Mendekotasun Legearen garapena Espainiako Estatuan
4.2. EAEko mendekotasun eta zaintza sistema

5. Zaintza Sistema Publiko Komunitario baterantz

6. Erreferentzia bibliografikoak

Comentarios

No hay comentarios sobre esta publicación.

Escribe tu comentario

 
NOTA: El comentario será visible después de la aprobación por parte del responsable de la web.