
Unibertsitate hedakuntzari buruzko esplorazio-diagnostikoa Espainiako Estatuko 8 unibertsitate publikotan
- 100
- 14
Denbora luzez, unibertsitate hedakuntza, irakaskuntzarekin eta ikerketarekin batera, Unibertsitatearen eginkizun nagusitzat hartu izan da. “Unibertsitatearen hirugarren misio” gisa, hedakuntzak Unibertsitatea eta Gizartea elkartzen duten proposamen guztiak biltzen ditu, eta, hala, Unibertsitatea hura inguruko komunitatera irekitzen du eta haren zerbitzura jartzen du.
Unibertsitate hedakuntzaren deskribapen zabal horretan askotariko ekimenak sartzen dira, eta horiek, maiz, askotariko zentzuak eta helburuak ematen dizkiote eginkizun horri. Gehienak Unibertsitatea-Gizartea lotura indartzen duten ekintzak dira, baina Unibertsitate publikoaren izaera soziala arautzen duten misio, ikuspegi eta balioetatik aldentzen diren beste batzuk ere badaude.
Eginkizun horren inguruan dagoen argitasun faltak edo anbiguotasunak argi erakusten dute hura pentsatu eta (bir)definitu beharra dagoela. Zein izango beharko litzateke unibertsitate hedakuntzaren helburua? Nola burutu beharko litzateke? Zeri eman beharko lioke lehentasuna? Zer subjektu sartu beharko lituzke tartean? Nola proiektatu behar dugu gaur egun, gure lurraldeetatik eta ikuspegi kritiko batetik?
Galdera horietatik abiatuz, Unibertsitate hedakuntzari buruzko esplorazio-diagnostikoa Espainiako Estatuko zortzi unibertsitate publikotan izeneko lan honek egungo panoramara ezaugarritzen saiatzen da, 8 unibertsitate horiek gaur egun hedakuntzaren esparruan zer egiten ari diren eta zer kontzepzioren pean jarduten duten aztertuz.
Sarrera
Metodologia
Unibertsitate hedakuntza: erakundeen eta diskurtsoaren azterketa
Unibertsitate hedakuntza kritikoa
Ondorioak
Erreferentzia bibliografikoak
Eranskinak