Logo Hegoa
Portada Justizia eta erreparazioa Guatemalan, sexu-indarkeriagatik eta gizateriaren aurkako beste krimen batzuengatik

Justizia eta erreparazioa Guatemalan, sexu-indarkeriagatik eta gizateriaren aurkako beste krimen batzuengatik

Hegoa, UNAMG, Bilbao, 2024
978-84-19425-30-0
  • 169
  • 0

Laburpena

Guatemalako Emakumeen Batasun Nazionalak (UNAMG) eta Hegoa Institutuak (UPV/EHU) egindako lan honek, Guatemalako barne-gatazka armatuan izandako sexu-indarkeriaren kasu enblematikoetan justizia eta erreparazioaren exijentzian emandako zenbait esperientzia aztertzen ditu, zehazki, Sepur Zarco (2016), Mujeres Achí (2022) eta Molina Theissen (2018) kasuetan. Izan ere, hiru kasu horietan, erantzuleak –guztiak Guatemalako Armadako kideak– kondenatuak izan dira, eta erreparazio neurriak ezarri egin dira. 


Aurkibidea

1. Sarrera

2. Aurrekari historikoak: sexu-indarkeria

3. Kasu ezagunak

3.1. Sepur Zarco kasua
3.2. Emakume Atxien kasua
3.3. Molina Theissen kasua

4. Biktimak artatzeko politikak

4.1. Erreparazio Programa Nazionala
4.2. Desagertutako pertsonak bilatzeko mekanismoak
4.3. Datu genetikoen bankua

5. Amnistia ahaleginak eta inpunitatearen aldeko ekintzak: etengabeko arriskua

6. Ondorioak

7. Bibliografia


Gako-hitzak