Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Sierra Leonako gerra zibila 11 urteko gatazka bortitxa izan zen, zeinetan bortizkeria handikko ekintzak aurrera eraman ziren. Bertan bereizgarriak izan ziren ume gudarien erabilera, emakumeen aurkako indarkeria sexuala eta indarkeria handiko erasoak. Nahiz eta 2002an gatazkaren bukaera ofiziala aitortu zen, hurrengo urteetan gatazkaren ondorioei aurre egiteko bake eraikuntza prozesu luze bat aurrera eraman zen herrialdean. Prozesu horretan izaera ezberdineko ekintzak aurrera eraman ziren eta horiek guztiek prozesu arrakastatsu bat aurrera eramatea ahalbidetu zuten. Horrela gauzak, lan honetan arrakasta horren parte den instrumentu baten azterketa egingo da.
Instrumentu hori Sierra Leonako Egiaren eta Adiskidetzaren Batzordea da, zeinetan egiaren kontaketa sustatzen zen, gatazkan emandako ekintzen erantzukizuna zehazteko eta gatazkaren ondorioz gizartean zeuden beharrak identifikatzeko. Kasu honetan, organoaren azterketa egiterako orduan, ea tokiko ikuspegia barneratzea lortu zuen edo ez ikusiko da. Azterketa hori egiteko, lehenik eta behin bake eraikuntza tradizionalaren azterketa egingo da, ondoren hori gainditzen duen tokiko ikuspegidun bake eraikuntza prozesuak zer diren ikusiko da. Behin azterketa hori egin dela, Batzordearen tokiko ikuspegiaren ikerketa egingo da, benetan ikuspegi hori txertatzea lortu zuen edo ez ikusteko. Hori guztia egiteko orduan, prozesuan zehar genero ikuspegiaren txertaketaren inguruan ere arituko da lana.
1. Sarrera
2. Bake eraikuntzaren garapena: bake liberaletik, tokiko bakera
2.1 Bake liberala: krisialdian dagoen bake eraikuntza eredua
2.2 Tokiko eta genero ikuspegia dituen bake eraikuntza eredu berria
2.3 Bakearen ikuspegi bakoitzari kritikak eta erantzunak
3. Sierra Leonako gatazka armatua eta horren ondoko bake eraikuntza prozesua
3.1 Sierra Leonako gerra zibilaren garapena
3.2 Sierra Leonako bake eraikuntza prozesua
3.2.1 Ekintza eta dinamika instituzionalak
3.2.2 Tokiko ikuspegidun bakearen eraikuntzarako ekintzak
4. Sierra Leonako justizia eremuko bake eraikuntza
5. Egiaren eta Adiskidetzaren Batzordearen tokiko ikuspegiaren txertaketa
5.1 Egiaren eta Adiskidetzaren Batzordea, tokiko ahotsen bozgoragailu
5.2 Batzordearen ondorioak gizartearen ikuspuntutik
5.3 Batzordearen azterketa instituzionala
5.4 Nazioartekoaren eta nazionalaren arteko frikzioak
5.5 Batzordearen ondorioak eta haien garapena
6. Ondorioak
7. Bibliografia
Idatzi zure iruzkina