Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Megaproiektuak. Hazten ari den fenomeno korporatibo baten ikuspegi globala

Laburpena

Dokumentu honek ikuspegi orokorra eman nahi du egungo agenda politikoaren gai nagusietako bati buruz: megaproiektuak. Desmaterializazioa eta ekonomia globalaren deskarbonizazio azkarra iragartzen duten doinuak entzuten baditugu ere, errealitatea oso bestelakoa da: megaproiektuen muga sektoriala eta geografikoa esponentzialki zabaltzen ari da, bai merkatuak eta balio-kate globalak estaltzearen ondorioz, bai merkatu horiei eusten dien ekonomia berde eta digital berriaren energia eta material premia izugarrien ondorioz.

Lurralde eta ondasun naturalen gaineko ofentsiba korporatibo hori kritikoki aztertzeko asmoz, eta megaproiektuen fenomenoaren definizio batetik abiatuta, lehen kapitulu batean izaera ekonomiko eta geopolitikoko gogoeta batzuk egiten ditugu, irismen globala ulertzen laguntzen digutenak. Azkenik, bigarren kapituluan sistematizatu egin ditugu multinazionalek megaproiektuen garapenean erabiltzen dituzten patroiak, herri-gehiengoentzako eta ekosistementzako inpaktu sistematikoki negatiboen esparrua, bai eta gizarte-mugimenduei eta komunitateei ofentsiba korporatibo hori geldiarazteko balio izan dieten gako politiko batzuk ere.


This paper aims to provide an overview of one of the central issues on the current policy agenda: megaprojects. Contrary to the siren calls for the rapid dematerialisation and decarbonisation of the global economy, the reality is quite different: the sectoral and geographic boundaries of megaprojects are expanding exponentially, both in terms of the coverage of markets and global value chains, and the enormous energy and material needs of the new green and digital economy that underpins these markets.

In order to critically analyse this corporate offensive on territories and natural assets, and starting from a definition of the phenomenon of megaprojects, in the first chapter we offer a series of economic and geopolitical considerations that help us to understand the global scope. Finally, the second chapter systematises the patterns of megaproject development used by multinationals, the framework of systematically negative impacts for social majorities and ecosystems, as well as some political keys that have helped social movements and communities to stop this corporate offensive.

Aurkibidea

Sarrera

1. Megaproiektuak kapitalismo berde eta digitalean

1.1. Megaproiektua: definizioa
1.2. Megaproiektuak egungo kapitalismoan
1.3. Zigorgabetasun korporatiboa, megaproiektuak bultzatzeko esparru

2. Megaproiektuen parametro komunak

2.1. Megaproiektuak bultzatzeko patroi korporatibo nagusiak
2.2. Megaproiektuen inpaktuen esparrua
2.3. Megaproiektuen aurreko erresistentziarako herri-gakoak

3. Bibliografia

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.