Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Zoriontasunak izugarrizko garrantzia hartu du Mendebaldeko gizartean azken urteetan, hala nola psikologia positiboaren hedapena dela eta. Ikerketa ugaritan zoriontsuago eta osasuntsuago gaudela esaten dugun arren, depresio eta antsietate kasuak ugariak dira, are gehiago emakumeengan. Lan honetan, psikologia positiboak zabaltzen duen zoriontasunaren ideia indibidualistak osasunean zein eragin duen aztertu da. Diziplina horren arabera, norberaren jarreraren araberakoa da zoriontasuna, eta kanpoko zirkunstantziek oso eragin txikia dute; horrela, zoriontsu izateko bidea aurkezten du. Egile ugarik psikologia positiboa kritikatu dute atzean dauden interes ideologikoak azaleratuz. Are gehiago, happykrazia neologismoa erabiltzen hasi dira, zoriontsu izatea inposizio bat dela salatzeko. Osasun arloari dagokionez, zerikusia izan du osasunean eragiten duten faktore sozialei so ez egitean eta bizitzaren psikopatologizazioan. Happykraziak izan ditzakeen arriskuak ikusita, beharrezkoa izango da psikologia positiboak esandakoak kritikotasunez jasotzea.
______________________________________________________
Last years, happiness has taken great importance in Western society due to spread of positive psychology. Many studies say that nowadays we are happier and healthier; however, there are many cases of depression and anxiety, even more in women. This work analyzes the impact that the individualistic idea of happiness promoted by positive psychology has on health. According to this discipline, happiness depends on the behaviour of each person, and external circumstances have very little effect; thus it presents the way to be happy. Many authors have criticized positive psychology by exposing the ideological interests behind it. In the same way, some authors are using the neologism happycracy in order to report the imposition of being happy. In terms of health, positive psychology can be related to not taking into account the social factors that affect health, as well as to the psychopathologization of life. Once we know the dangers of happycracy, it would be necessary to examine critically what positive psychology says.
1. Sarrera.
2. Psikologia positiboa eta happykrazia.
2.1. Psikologia positiboaren aurrekariak eta bilakaera.
2.2. Psikologia positiboaren ideia nagusiak.
2.3. Psikologia positiboari egiten zaizkion kritikak.
2.4. Happykraziaren agente eta mekanismoak.
3. Happykraziak bizitzaren psikopatologizazioan duen eragina.
3.1. Gaixotasunen bilakaera historikoa eta lurraldeen garapenarenaraberako sailkapena.
3.2. Bizitzaren psikopatologizazioa: ondoezak gaixotasunbilakatzea eta medikalizazioa.
3.3. Bizitzaren psikopatologizazioaren arriskuak.
4. Azken hausnarketa: bizitzaren psikopatologizaziotik haratago.
Bibliografia.
Idatzi zure iruzkina