Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Finantza etikoak, ekonomia solidarioa sustatzeko tresna ekonomikoak eta politikoak

0013a30c4b5ad2c892846da64e38a29e20191205 10851 nd47zb
Bilbao, Hegoa, 2019
1vol; 23pp; 30cms, 2530-6561, Euskera (hegoak zabalduz; 14)

Laburpena

Finantza etikoak dira artikulazio politikaren adierazpenik emankorrenetako bat. Finantza etikoen barruan askotariko ekimen eta esperientziak badaude ere, lan honetan ekonomia solidarioak bultzatutakoak soilik hartzen dira aintzakotzat, menderatze-egitura ekonomikoan dauden zenbait gako baztertzaile azalarazten baititu. Finantza-tresna ez ezik, finantza etikoek jokatzeko proiektu politikoa ere proposatzen dute diruarekin duten harremanean. Horixe da, hain zuzen ere, lan honetan nabarmendu nahi den ezaugarririk behinena.

Lehendabizi, finantza etikoen izateko arrazoia eta ikuspuntu honetako oinarri eta iturri teorikoak garatzen dira. Alde batetik, ekonomia solidarioak finantza etikoei egiten dien salaketa garatzen da, eta finantza etikoen balioa aintzatesten da alternatiba ekonomiko gisa. Beste alde batetik, teoria kritikoek, eta haien artean, hain zuzen ere, ekonomia feministak dakarten ikuspuntua gailentzen da finantza etikoen euren helburu politikoa ulertzeko.

Finantza etikoak hiru giltzarriren gainean sostengatzen dira: a) elkartasunaren balioa berrerosten dute ekintza kolektiboaren motor gisa; b) mailegu-eskubidea aitortzea eta betetzeko konpromisoa dute pertsonen askatasuna handitzeko era ez-baztertzailean eta ekitatiboan; eta c) zirkuitu ekonomikoen eta laguntza-sareen balioa aintzatesten dute. Ezaugarri horien irismena azaldu eta gero, artikuluan gure inguruneko ekonomia solidarioak bultzatutako zenbait esperientzia aurkezten dira. Halaber, Europako Finantza etikoen egoera azaltzen da. Aipagarria da datuek ematen duten lezioa: finantza etikoek kredituak ematen dituzte ekonomia errealaren garapenerako, eta gizarte- eta ingurumen-irizpide zehatzekin inbertitzen dutenez, erakutsi dute krisien aurrean tradizionalak baino erresistenteagoak direla.
_________________________________________________________________________________________________________________________

Ethical banking is one of the most fertile expressions of political articulation. Although there are many initiatives and experiences in the framework of ethical banking, only those promoted by the solidarity economy are considered in this work. This paper aims to hightlight that, apart from a financial instrument, they also mean a political project for the ethical banking in its relationship with money.

First, this article will develop the raison d’être of ethical banking and the theoretical bases and sources of this approach from a twofold approach. On the one hand, this paper will analyse the critical approach of the solidarity economy to tradicional banking, and its value as an economic alternative. On the other hand, critical theories, including the perspective of feminist economics, enable the understanding of this raison d’être and the political objective of ethical banking.

Ethical banking is based on three main aspects: a) the value of solidarity as the motor of collective action; b) the recognition of the right to borrow and its commitment to the freedom of people in a non-discriminatory and equitable manner; and c) the value of economic circuits and support networks. After explaining the scope of these characteristics, the article presents a series of experiences driven by the solidarity economy in our context. It also examines the situation of European ethical banking. Finally, some relevant conclussions and remarks will be provided, specially those reliying on the data: ethical banking gives credits for the development of the real economy, invests in specific social and environmental criteria, and has proved to be more resilient than traditional ones.

Aurkibidea

Sarrera

1. Finantza etikoen oinarriak

2. Finantza etikoen izateko arrazoia: finantza-sistema kapitalista menderakuntza gisa salatzea

3. Ekonomia feministak eskaintzen digun lezioa finantza etikoen helburua lortzeko

4. Finantza etikoen ezaugarriak
4.1. Elkartasunerako balioa
4.2. Mailegu-eskubidea
4.3. Finantza etikoen boterea gizartea eraldatzeko prozesuak bultzatzeko

5. Gure inguruneko finantza etikoen zenbait esperientzia
5.1. Finantza etikoen kartografia arrunta
5.2. Ekonomia solidarioak bultzatutako zenbait finantza etikoren esperientziak

6. Europako banka etikoa zenbakietan

7. Ondorio gisa: finantza etikoen zenbait erronka

Bibliografia

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.