Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Gizateria, gaur egun, krisi konplexu, sistemiko eta global batean sartuta dago, zeinaren aurrean erantzun sistemiko eta integrala behar den. Hain zuzen ere, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako ebazpena onetsi zuen 2015ean; bertan, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) zehazten dira, pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza plan integral eta unibertsal moduan. Agenda berri honek Milurtekorako Garapen Helburuak (MGH) ordezkatu ditu, eta krisi globalari aurre egiteko aukera eman dezakeen ekimen unibertsaltzat eta izaera kolektibo eta integraleko moduan ikusi da. Dokumentu honen asmoa 2030 Agendaren eta GJHen eraikuntza, inplementazio eta ebaluazio prozesuko elementu nagusiei buruzko hausnarketak egitea da; betiere, ikuspegi kritiko batetik, bai haren puntu positiboak nabarmentzen eta baita izan ditzakeen mugak zein diren adierazten ere.
_______________________________________________________________________________________________________________________
Humanity, at the moment, is immersed in a complex, systemic and global crisis, to which an equally systemic and integral response is required. Precisely, the General Assembly of the United Nations adopted in 2015 the resolution Transforming our world: the 2030 Agenda for Sustainable Development, which defines the 2030 Agenda for Sustainable Development and the Sustainable Development Goals (SDGs) as an integral and universal plan of action, in favor of people, the planet and prosperity. This new agenda, which replaces the previous one of the Millennium Development Goals (MDGs), is considered one of the truly universal initiatives, with a collective and integral nature, that can allow us to face the global crisis. In this regard, the purpose of this document is to make brief notes on the main elements of the process of construction, implementation and evaluation of the 2030 Agenda and the SDGs, trying, from a critical perspective, to highlight its positive points and point out its possible limitations.
1. Sarrera
2. 2030 Agendaren eta GJHen aurrekariak
2.1. Giza Garapena: pertsonak garapen prozesuen erdigunean
2.2. Milurtekoko Adierazpena eta Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH)
2.3. Garapen Jasangarriari buruzko Rio+20 Konferentzia
3. 2030 Agenda eta GJHak
3.1. 2030 Agenda eta GJHak eraikitzeko prozesua
3.2. 2030 Agendaren definizioa eta edukia
3.3. GJHak, jomugak eta adierazleak
4. 2030 Agendaren eta GJHen inplementazioa, jarraipena eta ebaluazioa
4.1. Inplementazioa
4.2. Jarraipena eta ebaluazioa
5. Azken gogoetak
6. Bibliografia
Idatzi zure iruzkina