Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua


Elikadura-sistemak: Elikadura Burujabetzaren eta Agroekologiaren estrategia askatzaileak

Fc08963475381453d64fb514342dada320191205 10851 c3wujt
Bilbao, Hegoa, 2019
1vol; 33pp; 30cms, 2530-6561, Euskera (hegoak zabalduz; 10)

Laburpena

Globaletik lokalera bidea eginez elikadura-sistemen eraketa azaltzea da lan honen helburua. Globalizazio-prozesu neoliberalak azken hamarkada hauetan zehar elikadura-eredu industrial globalizatuaren aldeko bide sendoak eraiki ditu. Alabaina, elikadura-sistema globala eratzearekin batera, nekazaritzaren produkzioaren ereduak aldatu dira, jardueraren modernizazioaren izenean. Hala ere, eta nahiz eta produkzioa handitu, berrikuntzaren indarrek arazoak sortu izan dituzte, bai lurraldearen sostenguaren ikuspegitik, bai ingurumen-oreka eta pertsonen bizitzaren duintasuna kolokan jarri izan direlako.

Horrek guztiak nekazaritza- eta elikadura-eredu alternatibo baten paradigma garatzea bultzatu du: Elikadura Burujabetza. Eremu globalaren dinamikak eta nekazaritza-politiken erabaki horiek guztiek eragin itzela izan dute tokiko baserritarrengan eta elikadura-sistemen joeretan, eta euren garapenean argi-itzalak sortu dituzte. Lan honetan, agroekologiaren paradigma oinarritzat hartuz, ondorioztatuko dugu tokiko elikadura-sistemak garatzeko ezinbestekoa dela Nekazaritza Akordioari dagokionez derrigorrez bete beharreko neurriak bertan behera uztea, eta onartzea herrialdeen Elikadura Burujabetzaren eskubidea eta elikadura-sistema bera ikuspegi feministatik berraztertzea beharrezkoa dela. Maila pragmatikoan ere zenbait adibide eta tresna aipatuko ditugu, eskubide hori jorratzeko eta agroekologiaren estrategia askatzailearen gakoak mahaigaineratzeko.
_______________________________________________________________________________________________

The aim of this paper is to explain the built of food systems from global to local. During last decades, the process of neoliberal globalization has generated strong basis for the development of an industrialized and globalized food model. However, agrarian production model has suffered radical changes under the pretext of modernization. Despite the growth of production, innovations have generated tensions and problems, putting both the perspective of territorial balance and the dignity of people’s lives at risk.

These conflicts have boosted the emergence of a paradigm for an alternative agriculture and food: the Food Sovereignty. Global dynamics and agrarian policy decisions have caused a huge impact in peasantry and local food system trends. In this work, following up the agroecological paradigm, we will conclude that the development of local food systems needs to overcome the asymmetric rules of the AoA and recognize the right to Food Sovereignty and, rethinking the food system from a feminist perspective. In a more practical way, different experiences and examples are mentioned, as paths to develop this right and so identify the clues for an emancipating strategy from agroecology.

Aurkibidea

1. Sarrera

2. Elikadura-sistema globalaren eraketa
2.1. Herrialde garatuen nekazaritza-politikak
2.2. Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) Nekazaritza Akordioa (NA)
2.3. Merkataritzari Loturiko Jabego Intelektualaren Babeserako Akordioa
2.4. Agroerregaien liberazioa eta sustapen-politikak
2.5. Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmenak: Transatlantic Trade and Investment Partnership (TTIP) eta Comprehensive Economic and Trade Agreement (CETA)
2.6. Egitura Doikuntzarako Programak (EDP) eta kanpora begirako nekazaritza-eredua
2.7. Nazioarteko korporazioen pisu hazkorra

3. Nekazaritzaren garapen ereduak: Iraultza Berdetik Elikadura Burujabetzara eta elikadura-sistemaren ikuspegi feministara
3.1. Iraultza Berdea
3.2. Nekazaritza jasangarri baterako bide berriak: intentsifikazio jasangarria eta “Climate Smart Agriculture”
3.3. Modernizazio eta nekazaritza hustuketa prozesuen aurrekoerantzun politikoa: landa-garapena
3.4. Nekazaritzaren eta elikaduraren proposamen eraldatzailea: Agroekologia
3.5. Elikadura Burujabetza
3.6. Elikadura-sistemaren ikuspegi feminista

4. Tokiko elikadura sistemen garapena: trantsizio agroekologikorako bidea aztertzen
4.1. Tokiko elikadura-sistemaren kontzeptua xehetuz: Elikadura Sare Alternatiboak
4.2. Merkaturatze Bide Laburrak: aniztasuna eta panorama
4.2.1. Merkaturatze Bide laburren formak eta datu batzuk
4.2.2. Merkaturatze-bide laburren potentzialtasunak eta erronkak

5. Ondorioak: Trantsizio agroekologikoetarako gakoak
5.1. Elikadura Burujabetzaren bidea
5.2. Tokiko elikadura-sistemak eraikitzen

Bibliografia

Iruzkinak

Ez dago argitalpen honen inguruko iruzkinik.

Idatzi zure iruzkina

 
OHARRA: Iruzkina webguneko arduradunak baimendu ondoren ikusi ahal izango da.