Soldataren genero-arrakala kausa anitzeko fenomeno gisa
- 1
- 0
Soldataren genero-arrakala da lanen banaketan emakumeen eta gizonen artean dauden desparekotasunen emaitza. Horren ondorioz, emakumeek zenbait oztopo dituzte laneratzeko orduan, eta diskriminazioak ere pairatzen dituzte beren lanpostuetan.
Hona hemen testu honetan aztertuko dugun soldataren genero-arrakala azaltzen duten faktore nagusiak: emakumeek zainketetan denbora gehiago ematea; ordainsari txikiagoa duten enpleguetan aritzea nagusiki; genero-arrakala digitala; informazioaren eta komunikazioen teknologiekin lotutako sektoreetan emakumeek presentzia txikia izatea; baita adimen artifizialari lotutako lanbideetan dauden genero aldeak ere.
Ohiko neurriek partzialki konpentsatzen dute desparekotasun hori. Alabaina, soldataren genero-arrakala desagerrarazteko, ezinbestekoa da lanaren banaketa sexuala aldatuko duten sakoneko neurriak hartzea, halako moldez non emakume eta gizonak berdintasunez arduratuko baitira zainketez.
1. Soldataren genero-arrakalaren definizioa eta neurketa
2. Soldataren genero-arrakalaren larritasuna
3. Soldataren genero-arrakala kausa anitzeko fenomeno gisa
3.1. Zainketek soldataren genero-arrakalan duten inpaktua
3.2. Laneko segregazioa
3.3. Arrakala digitala eta soldata-arrakala
3.4. Soldataren genero-arrakalaren kausa berriak: adimen artifizialaren eragina
4. Soldataren genero-arrakala txikitzeko edo ezabatzeko neurriak
5. Bibliografia