Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Emakume etorkin musulmanen errealitatera hurbiltzeko lana dugu hau eta zehazki feminismo islamikoaren begirada hartuta abiapuntutzat. Hau beharrezkoa da euren bizitza testuingurua modu egokiago batean ulertu ahal izateko, haiek biktima bezala ikustetik subjektu bezala ikustera pasatzeko eta orokorrean, beraien aldarrikapenak hobeto ulertu eta aintzat hartzeko. Zentzu honetan, lanak kolektibo honen taldekatzea edo elkartegintza ezagutzera bideratuta dago: haien printzipioak eta helburuak, feminismoaren inguruko hausnarketak, haientzat migrazio prozesuak dituen onurak eta zailtasunak zeintzuk diren eta instituzioekin dauzkaten harremanak ikusiz. Lana testuinguru hurbilean egongo da kokatuta, Euskadi mailan hain zuzen, muga geografiko honek landa lana burutzeko aukera gertuena eskaintzen baitu.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko etorkin musulmanei buruz egindako ikerketa batean (2010), talde heterogeneoa osatzen dutela ikusi zen, ez bakarrik zentzu etniko eta kulturalean, baizik eta erlijioarekiko duten ikuspegiari dagokionez ere. Etorkinak lau kategoriatan bereizten ziren: musulman sinestun eta praktikanteak, musulman sinestun baina ez praktikanteak, duela gutxi Islamera bihurtutakoak eta musulman laikoak. Lan honetan emakume migratzaile musulmanez ari garenean, lehenengo bi taldeak interesatzen zaizkigu, hots, islamarekin identifikatzen diren emakumeak praktikanteak izan ala ez. Neurri batean, bihurtutako emakumeen diskurtsoa aztertuko da ere, emakume musulmanen ahalduntzean eta kontzeptu tradizionalak kolokan jartze prozesuan, emakume hauek rol garrantzitsua jokatu baitute (Etxeberria, Ruiz eta Vicente, 2007: 34).
1. Sarrera
1.1. Aztergaia
1.2. Justifikazioa
1.3. Helburuak eta ikerketa galderak
1.4. Metodologia
1.5. Lanaren egitura
2. Feminismo islamikoa
2.1. Feminismo islamikoaren hastapenak
2.1.1. Definizioa eta eztabaidak
2.1.2. Ibilbide historikoa
2.2. Feminismo islamikoaren gako nagusiak
2.2.1. Islama, emakumeak eta patriarkatua
2.2.2. Ijtihad: hermeneutika koranikoa
2.2.3. Kontramodernitatea eta emakumeen zapalkuntza
3. Migrazioak generoaren ikuspuntutik
3.1 Migrazio Internazionalak eta garapena
3.2. Emakumeak migrazioen subjektu gisa
3.3. Espainiar Estatuko egoerara hurbilketa
3.3.1. Emakume etorkinekiko bereizketa eta erronkak
3.3.2. Emakume etorkinekiko diskurtsoak eta praktikak
3.3.3. Arrazismoa, islamofobia eta genero-islamofobia
3.3.4 Emakume musulmanen elkartegintza haien eskubideen defentsan
4. Emakume musulman etorkinak Euskadin
4.1 Testuingurua: migrazioen datuak Euskadin
4.2. Etorkinekiko aurreiritzi hedatuenak
4.3 Emakume etorkin musulmanak elkartegintzan
4.3.1. Elkarteen helburuak eta funtzioak
4.3.2. Feminismoaren inguruko posizionamendua
4.3.3. Migrazioak emakumeen ahalduntzean izan duen eragina
4.3.4. Espazio publikoan presentzia eta instituzioekin harremana
5. Ondorioak
Bibliografia
Eranskinak
I. Elkarrizketen oinarriko gidoia
II. Elkarrizketatuen adostasuna daukaten haien diskurtsoen testuak
Escribe tu comentario