Logo Hegoa
Portada Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanetako teorian

Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanetako teorian

Hegoa, Bilbo, 2024
(Cuadernos de Hegoa; n.º 96)
1130-9962
  • 2010
  • 535

Laburpena

Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanen (NH) diziplinaren funtsezko kontzeptuak dira. Historikoki hala izan dira, eta –gaur egun munduan gertatzen denari erreparatu besterik ez dago– nazioarteko agendan garrantzi eta gaurkotasun handiena izaten jarraitzen dute. Hala ere, horiek definitzeko modua oso bestelakoa izan da, batez ere joan den mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera, orduan korronte teoriko kritiko ugari agertu baitziren diziplinan.

Testu honetan NHen esparru teorikoa aurkezten dugu, zehazkiago, bertan egondako eztabaida historikoak, gaur egungo arrazionalismoaren eta pospositibismoaren arteko eztabaidara iritsi arte. Era berean, diziplinako bakearen eta segurtasunaren azterketaren bilakaera historikoa laburbiltzen dugu. Ondoren, korronte teorikoetan bakearen eta segurtasunaren interpretazioak aztertuko ditugu. Batetik, korronte arrazionalistetan (Liberalismoa, Errealismoa eta Marxismoa); eta, bestetik, pospositibistetan, hau da, Konstruktibismoan, Teoria Kritikoan, Postestrukturalismoan, Poskolonialismoan, Feminismoetan eta Teoria Berdean. Azkenik, giza segurtasunaren ideia aztertzen dugu.


Aurkibidea

1. Sarrera

2. Nazioarteko Harremanetako eremu teorikoaren aurkezpena

2.1. Eztabaida historikoak diziplinan
2.2. Arrazionalismoaren eta Postpositibismoaren arteko egungo eztabaida
2.3. Bakearen eta Segurtasunaren inguruko Ikasketen garapen historiko laburra diziplinan

3. Bakea eta segurtasuna korronte arrazionalistetan

3.1. Liberalismoa
3.2. Errealismoa
3.3. Egungo Mainstream positibista: Errealismoaren eta Liberalismoaren arteko elkarguneak
3.4. Marxismoa

4. Bakea eta segurtasuna korronte postpositibistetan

4.1. Konstruktibismoa
4.2. Teoria Kritikoa
4.3. Postestrukturalismoa
4.4. Postkolonialismoa
4.5 Feminismoak
4.6. Teoria Berdea

5. Giza Segurtasuna

5.1. Ideiaren jatorria eta garapena
5.2. Giza segurtasunari egindako ekarpenak eta kritikak
5.3. Giza segurtasunak diziplinako korronte teorikoekin duen harremana

6. Azken gogoetak 

7. Bibliografia


Gako-hitzak