Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Gerra testuinguruetan emandako biolentzien jatorri eta ondorioak argitzeko asmoz, feminismoak urteak daramatza generoaren eta gerren arteko erlazioa ikertzen. Horri dagokionez, korronte feminista batzuen aburuz, indarkeria horiek erlazio zuzena gordetzen dute sexu desberdintasunaren inguruan gizarteak eratutako antolamendu sozialarekin. Kultura militarrean are gehiago laztu egiten den genero-antolamenduak, halaber, gerrak mantendu eta elikatzeko ezinbestekoak diren maskulinitate eta feminitate militarizatuak indartzen ditu.
Hala, lan honetan genero ikuspegia erabili da maskulinitate militarizatuen atzean dagoen eraikuntza soziala ulertzeko eta aztertzeko, eta, bide batez, egitura militarrek berdintasunezko botere harremanak izan ditzaketen zehazteko. Horretarako, segurtasunaren kontzeptualizazioak, kultura militarra eta soldaduaren formakuntzaren inguruko azterketa bibliografiko sakona burutu da.
Ibilbide honetan eta lanketa honen baitan, Espainiako indar armatuetako soldadu baten testigantza jaso da elkarrizketa erdiegituratu baten bitartez. Elkarrizketa soldaduaren bizitza militarreko esperientzia garrantzitsuenetan oinarritu da: formakuntza militarrean eta Irakeko esperientziaren xehetasunetan.
El feminismo lleva décadas analizando la relación existente entre el género y las guerras en un intento de desentrañar el origen de las violencias que brotan dentro de los conflictos bélicos. En este sentido, diferentes corrientes feministas apuntan a que estas violencias guardan un claro vínculo con la forma en la que la sociedad se organiza en torno a la diferencia sexual. Una maquinaria de género que se intensifica en la cultura militar, fortaleciendo formas de masculinidad y feminidad militarizadas indispensables para sostener y alimentar las guerras.
Así, en este trabajo se ha utilizado la perspectiva de género para comprender y analizar la construcción de las masculinidades militarizadas, y determinar si las estructuras militares pueden reproducir relaciones de poder igualitarias o no. Para ello, se ha llevado a cabo una profunda revisión bibliográfica que analiza las conceptualizaciones de seguridad, la cultura militar y la formación del soldado.
En este recorrido, como parte de la investigación, se ha incluido el testimonio de un soldado de las fuerzas armadas españolas obtenido a través de una entrevista semiestructurada. Este diálogo se ha enfocado en las experiencias más importantes de la vida militar del soldado: la formación militar y los pormenores de la misión militar en Irak.
1. Sarrera
1.1 Aztergaia
1.2 Justifikazio eta helburuak
1.3 Metodologia eta egitura
2. Segurtasunaren kontzeptualizazioak testuinguru global berrietara moldatzen
2.1 Korronte kritikoak segurtasun paradigma berriak eztabaidatzen
2.2 Gerra Berriak eta Babesteko Erantzukizuna
3. Indar armatuen modernizazioa
3.1 Emakumearen sarbidea indar armatuetan
4. Kultura militarra eta patriarkatua: Patriarkatua eta militarismoa, militarizazio prozesuen sostengu
5. Maskulinitateak soldaduari forma ematen: gorputz zibiletik soldadu militarizatura
5.1 Maskulinitateen kontzeptualizazioa
5.3 Soldaduaren heziketa eta kultura militarra
5.4 Maskulinitate militarizatuak
6. Ondorioak
7. Bibliografia
Idatzi zure iruzkina