Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua
Lan honen helburu orokorra energia sektorea ardatz hartuz Justizia Globalaren (JG) eraikuntzan erreparazioaren funtzioan sakontzea da. Egungo eredu energetikoari ikuspuntu global batekin aztertuz erantzukizunak identifikatzeaz gain biktimei dagokien eskubidea aldarrikatzeko. Ikasketetan zein energia berriztagarrien sektorean lan eginez ohartu naiz ez nuela inoiz aukerarik izan ikuspuntu globalik jorratzeko; zientzia apolitikoak hegemoniari mesede eginez izaki bizidunak kanpo uzten baititu. Horregatik, ingeniaritzak duen ikuspuntu bakarra zabaltzeko zientziaren arlo ezberdinen diziplinarteko lanketa ezinbestekoa dela deritzot eta energiaren sektorean, zehazki, ingurumen eta gizarte ikuspegia sartu behar dela.
Horretarako, lanean gizaki, izaki eta ingurumenaren arteko botere harremanei erreparatuko zaie, bai nazioarteko mailan daudenei zein genero artekoei ere, hau da, ezberdintasunak sortzen dituen edozein kategoria edo egiturari erreparatuko zaio.
Bizi dugun krisi sistemiko honetan trantsizio energetikoak pisu handia izango duenez ondorengo berariazko helburuak jorratu nahi dira MALean: Lehengo eta behin, erreparazioa JGren baitan aztertuko da dauden erronkei erreparatuz, ondoren, energia sektorea aztertuko da. Horretarako, lehengo, metabolismo sozialaren azterketa egingo da botere harremanak islatzen diren ikusteko. Bigarrenez, energia sektorean ohitura diren desjabetze bidezko metaketan sakondu eta ETNek GGEEen urraketa gauzatzeko dituzten jokamoldeak eta prozedurak ikertuko dira datorren trantsizio energetikoan identifikatu ahal izateko. Hirugarrenez, Energia Sektorearen eredua aztertuko da energia berriztagarrietan zentratuz. Laugarren helburua energia eolikoan sakondu eta Oaxacako Tehuantepec golkoan ematen diren fenomeno fisiko, ekonomiko eta sozialak aztertzea izango da, ondoren, Euskal Herriko enpresen rola irudikatzeko. Bukatzeko, bostgarren helburu bezala bertako eragileekin kontaktuan jartzea legoke; biltzarrari ahotsa eman eta itzulketaren markoan erreparazio prozesu baten egokitasuna zehazteko.
0. Hasierako oharrak & asmo adierazpena
1. Sarrera
1.1. Gaiaren egoera
1.2. Justifikazioa
1.3. Helburuak
1.4. Ikerketa galderak eta Metodologia
2. Erreparazioa Justizia Globalaren eraikuntzan
2.1. Justizia Globalaren definizioa
2.1.1. Justizia Globalaren erronkak mundu globalizatu batean
2.1.2. Gaiaren teoria marko komun posible bezala
2.2. Justizia Ekologikoa
2.3. Erreparazioaren zeregina justiziaren eraikuntzan
2.3.1. Erreparazio soziala ingurumen erreparazioarekin batera
2.3.2. Genero ikuspegia erreparazio prozesuetan
2.3.3. Itzulketa erreparazio prozesuaren marko bezala
3. Energiaren Sektorearen aurrean Bizitzaren erresistentzia
3.1. Metabolismo Soziala eta Energia Sektorearen arteko lotura
3.2. Energia Sektorearen desjabetze bidezko metaketa Kapital-Bizitza gatazkaren baitan
3.3. Desjabetzen eraginak eta Enpresa Transnazionalen zigorgabetasuna
3.3.1. Ingurumen gatazken inpaktuak eta haien ondoriozko erresistentzien kontrako kontrol praktikak
3.3.2. Botere korporatiboa – zigorgabetasunaren lehenengo zutoina
3.3.3. GGEEen ahultasuna – zigorgabetasunaren bigarren zutoina
3.4. Energia berriztagarrien rola trantsizio energetikoan
3.4.1. Trantsizio energetikoaren beharra eta eratortzen diren arriskuak
3.4.2. Energia berriztagarrien mugak – “peak-all” eta extraktibismo berdea
3.4.3. Gizarte Erantzukizun Korporatiboa eta Greenwashinga
4. Energia Eoliko “berdea” – Oaxacako Parke Eolikoen kasua
4.1. Energia eolikoaren mugak
4.2. Energia eolikoaren inpaktuak
4.2.1. Giza Eskubideen urraketa eta dagokion erreparazioa
4.2.2. Naturaren gaineko inpaktuak
4.3. Mexikoko Tehuantepec Golkoko parke eolikoak
4.4. Erreparazioa eta Itzulketaren baliagarritasuna
5. Ondorioak
6. Bibliografia
1. Eranskina Istmo Eskualdeko Parke eolikoen taulak
2. Eranskina Asamblea de Pueblos del Istmo en Defensa de la Tierra y Territorio ordezkariarekin elkarrizketa
3. Eranskina Inpaktuen inguruko hausnarketa
Idatzi zure iruzkina